Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Araba


Zalduondo

Zalduondo herri arabarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Zalduondo
  • Biztanleria: 196
  • Azalera: 12 Km²
  • Tursimo bulegoa:
    c/ Mayor, 8
    01200 AGURAIN (Álava)
    Teléfono: 945 302 931
    e-mail: lautadaturismo@gmail.com

Araba lurralde historikoan dagoen herri txikia bat da Zalduondo, Aguraingo eskualdean.

Ondare historiko azpimarragarria dauka herri arabar honek. Lazarragatarren jauregian ekingo diogu gure ibilbideari, XVI. mendeko eraikinean. Eskualdeko Museo Etnografikoa dago bertan, eta inguruotako kultura zein historia elementu ezberdinen bidez erakutsiko zaigu, hau da, fauna, landare eta eskuz egindako elementuen bidez. Nabarmentzekoa da, halaber, Larreatarren jauretxea, oraintsu eraberritu duten eraikina.

Hainbat eliza zein ermita ere badaude Zalduondon, herriko hainbat gunetan. Izpiritu Santuaren ermitan, esaterako, San Adrian kobazuloan dago, eta San Julian zein Santa Basilika baselizak, ostera, Aistraren inguruetan daude, garai batean erromatarren herri gunea izandakoa.

Herriko ondare historikoa ikusi ondoren, Zubizabal eta Txaroste erdi aroko zubiak ikusteko aukera eta hauen inguruetan ibilaldi ederrak egiteko aukera ere eskainiko digu Zalduondok.

Zalduondoko jai nagusiak inauteriak dira, eta jaietako pertsonaia ugari izaten dira festotan, tartean kaldereroak.

Ba al dakizu... ?

Zalduondo Aguraingo Koadrilan dagoen udalerri txiki bat da.

Esteka interesgarriak