Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Araba


Villabuena de Álava/Eskuernaga

Eskuernaga herri arabarra
Datu orokorrak

Arabako lurralde historikoaren hegoaldean dago Eskuernaga, Biasteri-Arabako Errioxako koadrilan. Hirigunea Herrera errekaren alde bietan dago kokatuta, eta, udalerriko gainontzeko lurretan, mahastiek marrazten dituzten paisaia zabalak eta lurzoru lauak dira nagusi.

Udalerri honetan nabarmentzeko modukoak dira erdiguneko eraikin dotoreak. Besteak beste, hainbat jauretxe ikus ditzake bisitariak, Indianoaren etxea eta Solanoko Markesarena, tartean.

Horretaz gain, San Andres parrokia ederra ere azpimarratzekoa da. XVI eta XVIII. mendeen artean eraiki zuten eraikin hori. Era berean, merezi du San Torcuato eta Andre Mariaren ermita bisitatzea. Erromatar garaiko aztarnak gordetzen ditu baseliza horrek barruan.

Arabako Errioxako beste hainbat herrirekin gertatzen den bezala, ardoaren kultura guztiz errotuta dago Eskuernagan. Hala, inguruko upeltegiak bisitatzeko aukera paregabea dugu, ardoa nola egiten den ikusteko.

Bestalde, herriko jai nagusiak maiatzaren 15ean eta azaroaren 30ean ospatzen dira, San Torcuatoren eta San Andresen omenez, hurrenez hurren.

Ba al dakizu... ?

Ardoaren kultura oso errotuta dago Eskuernagan eta hainbat upeltegi ikusteko aukera dago.

Esteka interesgarriak