Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Araba


Valdegovía/Gaubea

Gaubea herri arabarra
Datu orokorrak

Araba lurralde historikoaren mendebaldean dago Gaubea, Añanako koadrilaren barruan eta Burgostik gertu. 30 herrixkak osatzen dute udalerria, eta Uribarri Gaubea da herrigune nagusia edo udalerriko auzoburua.

Gaubeako haranak paraje paregabeaz gozatzeko aukera eskaintzen dio bertara hurbiltzen den orori, ingurune zoragarriak ezezik, ondare natural zein historiko-artistiko aberatsa baititu. Batetik, ermitak eta elizak azpimarratuko ditugu, hala nola, Jasokundeko Andra Mari eliza erromanikoa, Tuestan, aurrealde erromanikoa duen eraikin ederra.

Bestalde, hainbat dorre eta oinetxe ere izango ditugu udalerrian bisita gune. Horien artean, nabarmentzekoa da Varonatarren dorre-jauregia, XIV. mendearen bukaeran eraikitakoa eta Villanañe herrian kokatutakoa; egun, monasterio bat jaso arren, barrunbe gotortu eder honek defentsarako elementu ugari gordetzen ditu oraindik. Herrigunean bertan, Angostoko Andra Mari eliza ere nabarmentzeko moduko eraikina da, errenazimendu garaiko erretaula duen XIV. mendeko tenplua, alegia.

Halaber, interes handiko aztarna ugari daude oraindik udalerri honetan, besteak beste, Corro eta Pinedo kobazuloak eta Santa Lucía-Santa Olalla nekropoliak.

Azkenik, Valderejoko Parke Naturala ere edertasun handiko paraje ikusgarrian dago, naturarekin bat egoteko leku atsegina osatuz. 1992an izendatu zuten Parke Natural eta fauna zein flora aberatsa jasotzen du. Valderejoren bihotzean egonik, Lalastra herrixka hartuko dugu parkean zehar ibilbideak egiteko abiapuntu.

Ba al dakizu... ?

Valderejoko Parke Naturala Gaubean dago. Ibilbide ederrak egiteko aukera eta naturaz gozatzeko aukera eskaintzen du parkeak.

Esteka interesgarriak