Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Araba


Urkabustaiz

Urkabustaiz herri arabarra
Datu orokorrak

Arabako lurralde historikoan dago Urkabustaiz. Zuia eskualdeko mendebaldean dago kokatuta, Gorbeiako mendigunearen eta Urduñako haitzen artean. Udalerria 11 auzok osatzen badute ere, Izarra da bertako hirigunea.

Urkabustaizeko ondare historikoa Zuia eskualde osoko ederrenetakoa da. Eraikinik esanguratsuenen artean, Beluntzako San Pedro eliza nabarmendu dezakegu, XII. mendekoa, arte erromanikoaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen baitigu.

Bestalde, paseatzeko hainbat ibilbide eskaintzeaz gain, bisitari gehien jasotzen dituzten eskualdeko lekurik ederrenetakoak daude Urkabustaizen; Unza eta Ebana artean kokatuta Goiuri-Ondona ur-jauzi ikusgarria, esaterako. Halaber, Gibijo mendizerran kokatutako Ibaizabal ur-jauzia ere nabarmenduko dugu; Izarratik oinez joan gaitezke bertaraino, inguruotako bista paregabeak ikusiaz.

Arabako udalerri hau pagoz eta haritzez beteriko basoz inguratuta dago, eta Alto del Corral da mendizale gehien jasotzen dituena. Azkenik, Ostuño parkera joko dugu, Izarrako ingurune natural paregabean dagoen aisialdirako gunera.

Horretaz gain, Izarra Urkabustaizeko herri nagusiko jai nagusiak irailaren 30ean eta urriaren 3an ospatzen dituzte, Errosarioko Ama Birjinaren omenez.

Ba al dakizu... ?

Naturaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen du udalerriak. Gainera, ibilbide politak egiteko aukera dago.

Esteka interesgarriak