Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Araba


Samaniego

Samaniego herri arabarra
Datu orokorrak

Arabako lurralde historikoaren hegoaldean dago Samaniego, Errioxatik oso hurbil. Kantabriar mendilerroaren magalean kokatuta, Biasteri-Arabako Errioxako Koadrila osatzen duten 15 udalerrietatik bat dugu.

Samaniegon ezinbesteko geldialdia egin beharra dago ardoaren ibilbide famatua osatzeko. Lurralde honetako paisaian ohikoak dira ardandegi eta mahasti ederrak. Ardo onenak dastatzeko, udalerrian dauden ardandegietara joan gaitezke; hala, edari honen inguruko kultura ezagutzeko parada izango dugu.

Horrez gainera, nabarmentzeko modukoa da herriko alde zaharra. Ongi zainduta dago eta kaleetan barrena, besteak beste, XV. mendeko Jasokundearen eliza ikusiko dugu. Eliza hori gotorleku bezala eraiki zuten. Atari barroko bikaina du, eta, barruan berriz, erretaula nagusi churriguereskoa dauka. Samaniego Jauregia ere eraikin ederra da. XVII. mendeko oinetxea zaharberritu egin zuten eta egun hotela da. Halaber, erdigunetik kanpo, Bailarako Ama Birjinaren baseliza polita topatuko dugu mahastiek marrazten duten paisaian.

Urte osoa da aproposa Samaniego ezagutzeko, eta are gehiago, Aste Santua. Izan ere, herri honetako ohitura zaharrenetako bat ezagutzeko aukera izango dugu garai horretan. Judasen Erretzeari buruz ari gara. Berpizkunde igandean, panpina bat erretzen dute herriko izpiritu gaiztoak uxatzeko. Aspaldiko usadio hau ikusgarria da oso.

Ba al dakizu... ?

Aste Santua oso modu berezian ospatzen da Samaniegon. Berpizkunde Igandean Judasen Erretzea egiten da.

Esteka interesgarriak