Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Araba


Ribera Baja/Erribera Beitia

Erribera Beitia herri arabarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Ribera Baja/Erribera Beitia
  • Biztanleria: 1.359
  • Azalera: 27,7 Km²
  • Web: http://www.riberabaja.eus
  • Tursimo bulegoa:
    Cuadrilla de Añana
    Plaza de los Fueros, 11
    01213 Rivabellosa
    (Ribera Baja)
    Teléfono: 945355089
    Fax: 945355053
    anana@cuadrilladeanana.es

Arabako lurralde historikoan dago Erriberabeitia, Añanako Koadrilan. Bayas ibaiak zeharkatzen du eskualde hau, eta lurralde laua nagusi izan arren, hainbat muino daude bertan, Campas, Quintanilla eta Monteria tartean.

Erriberabeitia udalerria, Arabako gainontzeko haranak legez, sakabanatuta dauden herrixka txikiz osatuta dago. Zehazki, sei herritxo daude eta hirigunea Rivabellosan dauka.

Melledes herrian hasiko dugu gure ibilbidea, hango San Joan eliza bisitatuz. Manzanosera heltzeaz batera, herriko banaketa bereziaz jabetuko gara, trenbideak zehazten duena, hain zuen. Antzinako Errege-bideari jarraituta, San Joan Bataiatzailearen elizaraino iritsiko gara. Leihate erromaniko ederra dauka azken horrek. Handik, Igaegi herrira joko dugu eta bertan, nabarmentzekoak dira topatu dituzten historiaurreko aztarnategiak.

Quintanilla de la Riberara iristean, Bayas eta Zadorra ibaiek zeharkatzen dituzten lur eremuen ikuspegi paregabea izango dugu. Horrez gainera, ezin dugu ahaztu herri horretako eraikinik bereziena, San Esteban parrokia (XVII), alegia.

Erriberabeitian ibilaldia osatzeko, hango hirigunea bisitatuko dugu, Rivabellosa; hemen batzen dira udalerriak eskaintzen dituen zerbitzu publiko gehienak. Bertan, merezi du Errosarioko Andre Mariaren eliza (XV) eta Saenz de Santamaria jauretxea bisitatzea. Azkenik, Rivagudara iritsiko gara, eta herrixka horretako erdigunean bukatu dugu, Jasokundeko Andre Mariaren eliza dagoen lekuan, hain zuzen.

Ba al dakizu... ?

Rivabellosa da Erribera Beitiko hirigune nagusia.

Esteka interesgarriak