Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Araba


Peñacerrada/Urizaharra

Urizaharra herri arabarra
Datu orokorrak

Arabako lurralde historikoan dago Peñacerrada-Urizaharra, Kanpezu-Arabako Mendialdeko eskualdearen barruan; Atxabal (1.172 m) eta Toloño (1.263 m) mendiak ditu inguruan.

Sei herriz osatuta dago udalerria eta horietatik guztiotatik Peñacerrada-Urizaharran daude zerbitzu gehien, besteak beste, udaletxea bera. Halaber, erdi aroko hiribildu hau harresiz inguratuta dago, eta harresian bertan Hegoaldeko Atea izeneko ate bikaina ikusiko dugu.

Peñacerrada-Urizaharran bertan abiatuko dugu gure ibilbidea, Jasokundeko Andre Mariren parrokia ederra bisitatuz. Handik, Foruen enparantzara joko dugu, eta Hijargo dukeen jauregia bisitatuko dugu han, XVII. mendeko eraikina.

Faido herriari ere aipamen berezia eskainiko diogu, izan ere, bertan daude Peñako Andre Maria, San Miguel eta Kruzia kobazulo artifizialak. Hiru horien artean, Peñako Andre Maria ermitari lotutako kobazuloa azpimarra dezakegu, Euskadiko Monumentu Nazional izendatua.

Ondare historikoaz gain, herriko ingurune ederraz gozatzeko aukera ere eskaintzen digu Urizaharrak, San Leongo kobazulo natural biak ikusiaz.

Jai egun, erromeria eta ekitaldi kultural zein erlijioso ugari ospatzen dira Urizaharran urtean zehar. Hirigunean bertan urriaren 6an ospatzen dira jai nagusiak, Arrosarioko Andre Mariren omenez.

Ba al dakizu... ?

Herri honen ingurunea oso ederra da eta San Leongo bi kobazuloak ikus daitezke.

Esteka interesgarriak