Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Araba


Okondo

Okondo herri arabarra
Datu orokorrak

Arabako lurralde historikoan dagoen herrixka lasaia da Okondo; Aiarako eskualdean kokatuta dago, Bizkaiarekin muga egiten. Gainera, sei herri gunek osatzen dute Okondo, eta bere inguruetan, Ganekogorta mendia nabarmendu daiteke.

Arkitektura erlijiosoari dagokionez, Unzako Andre Mariaren eliza ederra azpimarratu dezakegu, XVIII. mendeko eraikin barrokoa. Honen inguruetan, gainera, San Bartolome ermita bisitatu dezakegu.

Halaber, San Prudentzio eta San Esteban ermitak, erretaula neoklasikodunak, eta Otaolako San Sebastian baseliza ere bisitatu ditzakegu; azken honek kanpai bat dauka eraikinaren sarreran, eta antzinako tradizioari jarraiki, ekaitzak uxatzen ditu bere soinuarekin.

Arabako udalerri honek, bestalde, paisaia paregabea dauka; Izalde errekaren bideari jarraituz, begiratoki natural zoragarriak aurki ditzakegu. Era berean, ingurune naturalaz gozatzeko ibilbide ugari eskaintzen dizkio bisitariari Okondok.

Jai egun ugari ospatzen dira Okondon urtean zehar, baina herriko festa nagusia abuztuaren 24an ospatzen da, San Bartolomeren omenez. Gainera, baserritarren azoka ere egiten da Okondon martxoko hirugarren igandean, eta nekazaritzako, abeltzaintzako zein eskuz egindako baserriko produktu ugari egoten dira ikusgai.

Ba al dakizu... ?

Aiarako Koadrilan dago Okondo udalerria.

Esteka interesgarriak