Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Araba


Legutio

Legutiano herri arabarra
Datu orokorrak

Araba lurralde historikoan dago Zuia Koadrilako herria hau. Paisaiari dagokionez, zelai berde asko dago, eta hainbat animalia espezie bizi da bertan. Halaber, urtegi artifizialak eta ibaiak ere ugari dira.

Herrira sartu bezain laster, Erdi Aroko bi arkuko portale batekin egingo dugu topo, eta, horri esker, urte haietan murgilduko gara une batez. Osagai horrek agerian uzten du Erdi Aroko herrien egitura. Horrez gain, zenbait baserri ikusiko ditugu Legutioko kaleetan.

Erdigunean ostera egin eta gero, Albertia mendiaren magalera joango gara. Hango tontorrak balkoi lana egiten du; izan ere, paisaia ederrak ikus daitezke han goitik: Urrunaga, Albina eta Zadorra urtegiak, kasu. Naturaz gozatzeko leku zoragarria da, zalantzarik gabe.

Urtegi horiek turista asko erakartzen ditu ingurura, arrauna eta beste hainbat kirol egiteko aukera eskaintzen baitute, baita atseden hartu eta erlaxatzeko ere. Golfak zeresan handia du; izan ere, nahi duenak hori praktikatzeko aukera du Larrabea Golg Klubean.

Ba al dakizu... ?

Paisaiari dagokionez, zelai berde asko dago, eta hainbat animalia espezie bizi da bertan.

Esteka interesgarriak