Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Araba


Laudio/Llodio

Laudio herri arabarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Laudio/Llodio
  • Biztanleria: 18.300
  • Azalera: 37,7 Km²
  • Web: http://www.laudio.eus/es
  • Tursimo bulegoa:
    Oficina de turismo del valle Ayala y alto Nervión
    Lamuza, 11
    01400 Laudio/Llodio(Álava)
    Teléfono: 944. 034 930

Arabako lurralde historikoaren iparraldean dago Laudio, Aiarako Eskualdean, eta Bizkaiarekin egiten du muga. Eskualdeko udalerririk garrantzitsuena den honek zazpi auzo dauzka: Ugarte, Gardea, Areta, Lateorro, Larrazabal-Landaluze, Larraño eta hirigunea bera. Nerbioi ibaia da auzo horien guztien ardatz nagusia.

Laudiok aukera ugari eskaintzen dizkio bisitariari, herri eta hiri giroak nahasten baitira bertan. Ingurune menditsua dauka, naturazaleentzako egokia. Ibilbide atseginak ere egin ditzakegu, bizikletaz zein oinez; hala, herria inguratzen duten inguru zoragarriak ikusteko parada izango dugu.

Mendian zehar txangoa egin ostean, hiri erdiko dendak eta kale jendetsuak bisita ditzakegu. Horrez gainera, azpimarratzekoak dira herriko hainbat eraikin dotore, Ugarte Dorretxea tartean. Laudion hamar dorretxe eraiki zituzten antzina, baina egun hori da zutik iraun duen bakarra. Halaber, Katuxa Jauregia aipatu behar dugu, herriko beste altxor bat; XVIII. mendean eraiki zuten, suak suntsituriko eraikin baten gainean.

Bestalde, Arabako herri horrek jai egutegi zabala du. Antzerki, musika-emanaldi, erakusketa eta beste hainbat ekitaldi daude urte osoan zehar eta horregatik edozein egun da aproposa Laudiora joateko. Besteak beste, bi jai nabarmenduko ditugu: Dolumin ostiraleko azoka tradizio handiko festa da eta Aste Santuak baino lehen egiten dute. San Roke herriko zaindariaren omenezko jaiak ere garrantzitsuak dira oso. Abuztuaren 15ean hasten dira eta bezperan, Odolosteen eguna izeneko jai erraldoia antolatzen dute herritarrek.

Ba al dakizu... ?

Laudiok aukera ugari eskaintzen dizkio bisitariari, herri eta hiri giroak nahasten baitira bertan.

Esteka interesgarriak