Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Araba


Lantarón

Lantaron herri arabarra
Datu orokorrak

Lantaron herria Araba lurralde historikoan dago, eta Añana Koadrilan. Ebro ibaiaren urak bustitzen du zonaldea, eta inguruan Obarenes mendia eta Arkamo, Arcena eta Urduña mendilerroak ditu.

Lantarongo Udala honako hamabi herri hauek osatzen dute: Alcedo, Berguenda, Caicedo de Yuso, Comunion, Fontecha, Leciñana, Melinilla, Puentelarra, Salcedo, Sobron, Turiso eta Zubillaga. Geroz eta jende gehiago joaten da toki polit hau bisitatzera, ongi pasatzeko jarduera asko antolatzen baitituzte.

Ondare kulturala oso zabala da Lantaronen eta hamabi herrietako antzinako altxor paregabeek hori erakusten dute. Salcedoko San Esteban eliza, esate baterako, erabat deigarria da, arkitektura benetan bitxia duelako. Gainera, kaleetan zehar ibiliz gero, antzinako galtzada erromatarretan gabiltzala ohartuko gara.

Kirola nahiago dutenek ere aukera bikaina dute Lantaronen; izan ere, futbol, tenis, saskibaloi, eskubaloi, igeriketa, bola-joko eta bestelako kiroletan aritzeko instalazio ederrak eraiki dituzte. Halaber, uretan egiteko jarduerak eta arrantza gustuko dituztenek horiek egiteko parada izango dute Ebro eta Omecillo ibaietan.

Ba al dakizu... ?

Ondare kulturala oso zabala da Lantaronen eta hamabi herrietako antzinako altxor paregabeek hori erakusten dute.

Esteka interesgarriak