Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Araba


Lanciego/Lantziego

Lantziego herri arabarra
Datu orokorrak

Arabako hegoaldean dago Lantziegoko udalerria, Arabako Errioxako kuadrilan eta Errioxa Autonomi Erkidegoarekin muga egiten.

San Acisclo eta Santa Victoria elizak bisitatuz ekingo diogu Arabako udalerri hau ezagutzeko ibilbideari ; bi eliza ederrak ikusi ostean, Mendiko Ama Birjinaren baselizara joko dugu.

Lantziegoko herri-arkitekturari dagokionez, eraikin errenazentista zein barroko ugari ditu, eta horregatik, Arabako Errioxako hirigune ederrena dauka Lantziegok. Halaber, Armendarizko markesaren jauregia ere ikusteko modukoa da, egun herriko udaletxearen eraikina dena.

Gainera, Arabako Errioxako mahats-biltzearen jai ospetsua Lantziegotik igarotzen da irailean. Eskualde osoa zeharkatzen duen jai ibiltari honek Arabako herri txiki baina xarmangarri honetan egiten du geralekua.

Ba al dakizu... ?

Lantziegoko arkitektura, eraikin errenazentista zein barroko ugariz osatua dago.

Esteka interesgarriak