Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Araba


Laguardia

Laguardia herri arabarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Laguardia
  • Biztanleria: 1.520
  • Azalera: 81,1 Km²
  • Web: http://www.laguardia-alava.com/
  • Tursimo bulegoa:
    Palacio Samaniego - Plaza de San Juan
    Laguardia 01300 - (Alava)
    Tfno: 945600007
    Fax: 945600845
    e-mail: turismo@laguardia-alava.com

Araba lurralde historikoko hegoaldean dago Laguardia, Arabako Errioxan. Iparraldean, Kantabriako mendizerrarekin egiten du muga, hegoaldean, Ebroko ezkerraldea dauka; ekialdean, ostera, San Gines ibaiak Bilarko eta Laguardiako udalerriak banatzen ditu, eta azkenik, mendebaldean, Navaridas herriarekin egiten du muga Laguardiak.

Laguardian ezinbesteko geldialdia egin beharra dago ardoaren ibilbide famatua osatzeko. Lurralde honetan ohikoa den paisaian ardandegi eta mahasti ederrak daude. Ardo onenak dastatzeko, lur azpian, 6 metrotara, eraikitako ardandegietara joan gaitezke; hala, edari honen inguruko kultura ezagutzeko parada ere izango dugu.

Herriaren historia luzea da, eta, hobeto ezagutu eta miresteko, kaleetan zehar osteratxoa egitea baino ez dugu. Laguardia harresiz inguratuta dago eta bost ate ditu barrura sartzeko. Ibilbidea Erregeen Andre Mari elizatik has dezakegu; eraikin hau egiteko lau mende behar izan zituzten. Arte-irakasgai honekin jarraitzeko, jatorri militarreko Abacial dorrera joango gara, XIII. mendekoa.

Ondare kultural aberats hau sustatzeko, "Laguardia eta bere garaiak" izeneko ekimena jarri dute abian. Eraikin horiek guztiak argiz edertzen dituzte eta horiek ikusteko txangoa egiten dute.

Ba al dakizu... ?

Lurralde honetan ohikoa den paisaian ardandegi eta mahasti ederrak daude.

Esteka interesgarriak