Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Araba


Lagrán

Lagran herri arabarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Lagran
  • Biztanleria: 163
  • Azalera: 45,6 Km²
  • Web: http://lagran.org/
  • Tursimo bulegoa:
    Cuadrilla de
    Campezo-Montaña Alavesa
    Carretera Vitoria-Estella, 7
    01110 Campezo / Kanpezu (Álava)

Araba lurralde historikoko herria hau Kanpezu-Arabako Mendialdea Eskualdean dago, Kantabria mendizerraren magalean. Pipaon, Lagran eta Villaverde guneek osatzen dute leku zoragarri hau.

Ondare historikoa eta kulturala oso ugaria da, eta eraikin interesgarri asko daude ikusteko. San Andres Villaverdeko elizak, esaterako, XVI. mendeko ataria eta erretaula platereskoa ditu. Ondoren, Lagranen topatuko dugun Erdi Aroko multzo ederra ikusi ahal izango dugu. Horrez gain, Pipaon herritik igaro gaitezke ibilbide historiko hau ongi amaitzeko. Bertan, Santa Kruzen Gorespenari eskainitako elizak atentzioa emango digu, eta barruan dagoen rococo estiloko erretaula nagusia nabarmen daiteke.

Txango bikain honen ostean, bisitariak ingurune naturalaz gozatzeko parada du. Cervera mendia, adibidez, leku paregabea da ibilaldi atsegin eta lasaiak egiteko. Bestalde, Eskamelo mendiaren antzeko gailur aldapatsuagoak ere topatuko ditugu.

Horrez gain, eskualde honek jai eta ohitura zerrenda luzea eskaintzen du une dibertigarriak igarotzeko. Pipaonen, jardunaldi etnografikoa antolatzen dute abuztuaren azken larunbatean. Egun horretan, garai bateko lanbideak gogoratzen dituzte, eta aukera aparta da gai horren inguruko xehetasunak ezagutzeko.

Ba al dakizu... ?

eskualde honek jai eta ohitura zerrenda luzea eskaintzen du une dibertigarriak igarotzeko.

Esteka interesgarriak