Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Araba


Kuartango

Kuartango herri arabarra
Datu orokorrak

Añanako kuadrillaren barruan dago udalerri arabar hau, Arabako Lautadan, eta Gasteizko mendebaldean. Baias ibaiko urak bertatik igarotzen dira eta honako mendiok ditu babesle : Gibijo, Arkamo eta Badaia. Iparraldean, Berberana (Burgos), Arrastaria, Urcabustaiz eta Zuia ditu ; hegoaldean, Erribera Goitiarekin egiten du muga ; ekialdean, aldiz, Badaia dauka eta mendebaldean, azkenik, Valdegovia eta Berberana (Burgos).

Honako herrixka hauek osatzen dute Kuartango: Anda, Andagoya, Aprícano, Archúa, Arriano, Catadiano, Guillarte, Etxabarri, Iñurrita, Jokano, Luna, Marinda, Santa Eulalia, Sendadiano, Tortura, Urbina de Basabe, Urbina Eza, Uribarri, Villamanca eta Kuartangoko Zuhatzu.

Ingurune paregabean dago kokatuta bailara osoa, aberastasun handiko paisaia osatuz. Eskolunbeko Andre Mariaren Santutegian ekingo hasiko dugu bidaia, eta handik, Katadianoko lau trikuharriak bisitatuko ditugu.

Hirutasun Santuaren baselizara joko dugu hurrena, eta hango paraje ederrez gozatu ostean, Urbinako Basabe etxe nagusia ikusiko dugu.

Horretaz gain, Jokanoko gunea ere ikusteko modukoa da ; Solacuebako haitzuloak daude bertan, historioaurreko aztarna ugariz eta labar-margoz beteta. Azkenik, Kuartangoko Zuhatzun atseden ederra hartu dezakegu, antzinako bainuetxearen inguruan, errekaren alboan.

Ba al dakizu... ?

Ingurune paregabean dago kokatuta bailara osoa, aberastasun handiko paisaia osatuz.

Esteka interesgarriak