Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Araba


Iruraiz-Gauna

Iruraitz-Gauna herri arabarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Iruraiz-Gauza
  • Biztanleria: 509
  • Azalera: 47,1 Km²
  • Web: http://www.iruraiz-gauna.com
  • Tursimo bulegoa:
    c/ Mayor, 8
    01200 AGURAIN (Álava)
    Teléfono: 945 302 931
    e-mail: lautadaturismo@gmail.com

Iruraitz-Gauna Araba lurralde historikoan dago, Aguraingo Eskualdean, hain zuzen ere.

Herrira iristen garenean, bertako altxor historikoek erabat txundituko gaituzte. Lehenik eta behin, Tourseko San Martin Gazeoko elizara joan gaitezke, eta, absidean, 1967an aurkituriko margoak ikusiko ditugu. Estilo gotikoa dute, eta erlijioari buruzko irudiak erakusten dituzte.

Bestalde, Alaitzan, Jasokundearen Andre Mari eliza azpimarra dezakegu; bertan, Erdi Aroko borrokak irudikatzen dituzten margoak topatu zituzten. Beraz, bisitariak arte-irakasgai bikaina jasotzeko aukera izango du.

Udalerria ekainaren hasieran bisitatzea erabakiz gero, San Victor jaiez gozatuko dugu, baita tradizio bitxi bat ezagutu ere. Izan ere, herriko biztanleek santu honen garezurra zilarrezko ontzi batean gordetzen dute erlikia gisa. Urtero, San Victor baselizara eramaten dute ureztatzeko, eta, ondoren, ur hori edan egiten dute ustez dituen ahalmen sendagarriez baliatzeko.

Ba al dakizu... ?

Herrira iristen garenean, bertako altxor historikoek erabat txundituko gaituzte. Lehenik eta behin, Tourseko San Martin Gazeoko elizara joan gaitezke, eta, absidean, 1967an aurkituriko margoak ikusiko ditugu.

Esteka interesgarriak