Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Araba


Iruña Oka/Iruña de Oca

Iruña Oka herri arabarra
Datu orokorrak

Araba lurralde historikoan dago Iruña Oka, Añanako kuadrillaren ekialdean. Bost herrixka batzen ditu Iruña Oka udalerriak, eta Arabako Lautadan dago, Gasteizekin muga egiten.

Interes handiko eraikin ugari daude udalerri arabar honetan; besteak beste, Jasokundeko Andre Mariaren eliza bisitatu dezakegu, hango aztarna erromanikoak ikusiaz. Halaber, Trasponte zubi erromatarrera ere joko dugu, Zadorra ibaiaren gainean; hamahiru arkuko zubi hau udalerriko eraikin garrantzitsuena da.

Ondare historiko zein kulturalaz gain, ibilaldiak egiteko leku atseginak daude udalerriaren inguruetan, Escobillo herria, kasu. Ingurune natural zabala dago herrian, eta antzinako gaztelu baten hondakinak ikus daitezke gainera.

Ba al dakizu... ?

Ondare historiko zein kulturalaz gain, ibilaldiak egiteko leku atseginak daude udalerriaren inguruetan, Escobillo herria, kasu.

Esteka interesgarriak