Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Araba


Harana/Valle de Arana

Harana herri arabarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Harana/Valle de Arana
  • Biztanleria: 242
  • Azalera: 39,1 Km²
  • Web: http://www.valledearana.net
  • Tursimo bulegoa:
    Cuadrilla de Campezo-
    Montaña Alavesa
    Carretera Vitoria-Estella, 7
    01110 Campezo (Álava)
    Teléfono: 945 405424
    Fax: 945 405472
    info@montanaalavesa.com

Arabako Mendialdeko Eskualdeko herria da Harana. Eskualdeko ekialdean dagoen haran zoragarri baten aurrean gaude eta Nafarroarekin egiten du muga.

Herrira iritsi eta berehala, ingurune naturalaren edertasunak atentzioa emango digu. Landaretza aberatsa eta animalia-espezie asko nahasten dira lursail hauetan. Enklabe zoragarri honek, gainera, zenbait irteera egiteko parada eskaintzen du, bai ibilbide laburrak, baita tontorretara igoerak ere.

Txango hau egin eta gero, herriko kaleetan barnera gaitezke, eta, hala, hainbat txoko artistiko eta kultural ikusi ahal izango ditugu. San Pedro parrokia-eliza da azpimarragarrienetariko bat, barneko ganga gotikoei eta Juan de Garayk diseinaturiko atari politari esker. Bestalde, etxe batzuk Erdi Aroko ezaugarriak gorde dituzte eta oso deigarriak dira.

Horrez gain, Haranak oso erroturik dauden jaiez eta ekitaldiez gozatzeko aukera ematen dio bisitariari. Herrira maiatzean joatea erabakiz gero, Maiatzeko Jaia hurbiletik ezagutuko dugu. Erritual tradizionala da, eta, horren arabera, pago bat landatzen dute herriko mutur batean.

Ba al dakizu... ?

Bilar herriaren inguruetan, El Encinal eta Sorginaren Txabola trikuharri ikusgarriak daude; halaber, Los Husos kobazuloetan aztarnategi garrantzitsua dago.

Esteka interesgarriak