Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Araba


Erriberagoitia/Ribera Alta

Erribera Goitia herri arabarra
Datu orokorrak

Arabako lurralde historikoan dago Erriberagoitia, Añanako Koadrilaren barruan, Gasteiztik 21 kilometrora. 25 herrixkak osatzen duten udalerria ingurune paregabean dago; izan ere, industrializazio gutxi egon da eta, hala, Araba landatarraren oinarria gordetzen jakin dute Erriberagoitiko herritxoek.

Baias ibaiak iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du udalerria eta bere joanean, hainbat errekastoren ura jasotzen du. Bisitariak ibilaldiak egiteko aukera aparta du udalerri honetan. Iparraldean, Arkamo eta Badaia mendilerroek paisaia ederra marrazten dute. Erdialdean, hainbat mendi ageri dira, Cantoblanco eta Escaños tartean, eta hegoaldean berriz, ingurua laua da.

Pobes dugu Erriberagoitiko auzoburua, udalerria osatzen duten herrixken erdigunea, hain zuzen. Bertan, merezi du Jasokundeko Andre Mariaren eliza, atari erromaniko ederra duen tenplua, ikustea. Horrez gainera, ezaguna da oso Pobesen bertan urtero, urriko bigarren igandean, antolatzen duten Babarrun Azoka. Egun horretan, baserriko produktuen erakusketa, salmenta eta dastaketa izaten da herrian eta milaka lagun batzen dira.

Pobesetik iparraldera, Subilla Morillasen inguruetan, Gobaederra izeneko haitzuloa azpimarratzeko modukoa da, izan ere, arkeologia aztarnak topatu zituzten bertan. Ipar-ekialdean, Barronen, XIV. eta XV. mendeen artean eraikitako dorrea ikus dezakegu eta udalerriaren hegoaldean ostera, Leziñana Okan, herrixka inguratzen duen harresiari atxikita dauden gotortutako etxeak nabarmenduko ditugu.

Ba al dakizu... ?

25 herrixkek osatzen dute Erriberagoitia/Ribera Alta udalerria.

Esteka interesgarriak