Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Araba


Elvillar/Bilar

Bilar herri arabarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Elvillar/Bilar
  • Biztanleria: 353
  • Azalera: 17,50 Km²
  • Web: http://www.elvillar.es
  • Tursimo bulegoa:
    Cuadrilla de Laguardia-Rioja Alavesa
    Carretera Vitoria, s/n
    01300 Laguardia (Álava)

Araba lurralde historikoaren hegoaldean dago Bilar herria, zonalde lauan eta Laguardia-Arabako Errioxa kuadrillaren barruan. Soto ibaia igarotzen da herritik, Ebroren ibaiadarra.

Udalerriko hirigunean bertan ekingo diogu Bilar ezagutzeari. Jasokundeko eliza gotikoa bisitatuko dugu lehenik, XVI. mendekoa. Plaza nagusira iristerakoan, jauregi itxurako hainbat etxe aurkituko ditugu bertan. Bilar herriaren inguruetan, El Encinal eta Sorginaren Txabola trikuharri ikusgarriak daude; halaber, Los Husos kobazuloetan aztarnategi garrantzitsua dago.

Arabako udalerri honek abuztuaren 15ean eta 16an ospatzen ditu San Roke herriko zaindariaren jaiak.

Ba al dakizu... ?

Bilar herriaren inguruetan, El Encinal eta Sorginaren Txabola trikuharri ikusgarriak daude; halaber, Los Husos kobazuloetan aztarnategi garrantzitsua dago.

Esteka interesgarriak