Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Araba


Elciego

Eltziego herri arabarra
Datu orokorrak

Eltziego Arabako Errioxan dago, Araba lurralde historikoan. Iparraldean, Kantabriar mendikatea ikusten da, eta hegoaldetik Ebro ibaia igarotzen da. Ekialdean, Lapuebla de Labarcarekin egiten du muga, eta mendebaldean, Baños de Ebro herriarekin. Eltziego Arabako Errioxa Koadrilaren barnean dago, Gasteiztik 58 kilometrora.

Inguru honetako herrietan gertatzen den moduan, ardoa eta produktu honekin zerikusia duen guztia da jarduera ororen erdigunea. Ezagutu beharreko paradisua da, hortaz, ardogintza eta mahasgintza gustuko duen edonorentzat; izan ere, kalitate handiko ardandegiak daude eta eskaintza paregabea da.

Horrez gain, artea maite duen orok ere badu zer ikusia, San Andres parrokia eta Plazako Andre Mari ermita, esaterako. Azken hau XVII. mendeko arkitekturak utzitako gutizia da. Herriak historia aberatsa du, eta horren erakusgarri dira kaleetan ikusiko ditugun eraikin eta jauregi dotoreak.

Eltziegora irailean joanez gero, Plazako Andre Mariren jaiekin amaituko dezakegu bidaia. Herriko festarik garrantzitsuenak dira eta irailaren 8an ospatzen dira. Giro paregabea, musika eta dantza izaten dira nagusi egun horretan. Gainera, aipamen berezia merezi dute gaita-joleek, alaitasunez betetzen baitute jai hau.

Ba al dakizu... ?

Artea maite duen orok ere badu zer ikusia, San Andres parrokia eta Plazako Andre Mari ermita, esaterako. Azken hau XVII. mendeko arkitekturak utzitako gutizia da.

Esteka interesgarriak