Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Araba


Campezo/Kanpezu

Kanpezu herri arabarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Campezo/Kanpezu
  • Biztanleria: 1.069
  • Azalera: 85 Km²
  • Web: http://www.campezo.org
  • Tursimo bulegoa:
    Cuadrilla de
    Campezo-Montaña Alavesa
    Carretera Vitoria-Estella, 7
    01110 Campezo / Kanpezu (Álava)

Codes mendizerraren babesean eta Ega ibaiaren aldamenean dago Kanpezu, Araba lurralde historikoan eta Kanpezu-Arabako Mendialdeko Koadrilan.

Eraikin bikainak ageri dira udalerria osatzen duten bost herrietan zehar. Santikurutze Kanpezun, esaterako, Jasokundearen Andre Mariaren eliza nabarmendu daiteke. XIV. mendeko tenplu gotiko honek lau kapera ditu nabean eta ataria apartekoa da. Ondoren, Antoñanan jarrai dezakegu gure bisita, Euskadiko Monumentu Nazional izendatu baitzuten. Bertan, Erdi Aroko osagai ugari daude; dorretxeak eta armarriak dituzten etxeak, besteak beste.

Txoko eder hauek ezagutu eta gero, inguruneak gordetzen dituen altxorrak ikus ditzakegu. Izan ere, ongi zehaztutako ibilbideak topatuko ditugu. Hala, leku zoragarrietara joateko parada izango dugu; Intako behatokitik, adibidez, Arabako mendialdeko paisaia liluragarriei erreparatuko diegu.

Erakargarri horiez guztiez gain, jaiz eta ohitura interesgarriz beteriko egitarau oparoa eskaintzen dute Kanpezun. Adibidez, iraileko lehen igandean, herriko festa nagusietan, Ibernalo ermitaren inguruan erromeria ospatzen dute. Eguna hasteko meza izaten dute, eta, gero, lore-eskaintza eta prozesioa egiten dituzte.

Ba al dakizu... ?

Eraikin bikainak ageri dira herriko lurralde zabalean zehar. Jasokundearen Andre Mariren eliza nabarmendu daiteke. XIV. mendeko tenplu gotiko honek lau kapera ditu nabean eta ataria apartekoa da.

Esteka interesgarriak