Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Araba


Bernedo

Bernedo herri arabarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Bernedo
  • Biztanleria: 526
  • Azalera: 130,4 Km²
  • Web: http://www.bernedo.org
  • Tursimo bulegoa:
    Cuadrilla de Montaña Alavesa
    Carretera Vitoria-Estella, 7.
    01110 Campezo (Álava)
    Teléfono: 945 405424
    Fax: 945 405472
    E-mail: info@montanaalavesa.com

Arabako Mendialdeko Koadrilan dago herri hau, Gasteizko mendien eta Kantabriako mendilerroaren artean. 13 herrixkek osatzen dute eta horien artean Bernedo hiria azpimarratuko dugu, berau baita udalerriko auzoburua.

Ingurunea oso aproposa da hainbat ibilbide egiteko edota inguruko tontorretara igotzeko. Leku erakargarria da, beraz, naturaz eta kirolaz gozatzeko. Belabia, Kapildui eta Pagogan mendiek, besteak beste, Bernedoko lurrak babesten dituzte. Gainera, herriaren zati bat Izkiko Parke Naturalaren barnean dago eta horrek xarma berezia ematen dio.

Naturgune paregabe horiez gain, ondare historikoa eta kulturala oso aberatsa da. Durruma Kanpezun, esaterako, San Roman baseliza nabarmentzeko modukoa da; izan ere, Ega ibarraren eta Kantabria mendilerroaren panoramika zoragarriak ikus daitezke handik. Halaber, Arluzean, eraikin txiki batek atentzioa emango digu: aspaldiko erlategi baten hondarrak dira, eta, garai batean, eztia egiteko erabiltzen zuten. Bernedon, berriz, iraganean herria babestu zuen harresiaren aztarnak, mendebaldeko atea tartean, ikus daitezke, eta, Kantabriako mendilerroaren magalean, aldiz, gaztelu baten hondakinak topatuko ditugu.

Bernedora irailaren hasieran joatea erabakiz gero, Okoneko Andre Mariaren santutegiaren inguruan hilaren 8an egiten duten erromerian parte hartzeko aukera izango dugu. Aparteko jaia da, eta naturaz eta giro ezin hobeaz goza daiteke bertan.

Ba al dakizu... ?

Bernedora abuztu amaieran edo iraila hasieran joatea erabakiz gero, Okonera egiten den erromerian parte hartzeko aukera izango dugu. Aparteko jaia da, eta naturaz eta giro ezin hobeaz goza daiteke bertan.

Esteka interesgarriak