Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Araba


Berantevilla

Berantevilla herri arabarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Berantevilla
  • Biztanleria: 467
  • Azalera: 35,7 Km²
  • Web: http://www.berantevilla.es/
  • Tursimo bulegoa:
    Cuadrilla de Añana
    Plaza de los Fueros, 11
    01213 Rivabellosa (Álava)
    Teléfono: 945 355089
    Fax: 945 355053
    E-mail: anana@cuadrilladeanana.es

Berantevilla Arabako lurralde historikoan dago, Añanako Koadrilan, eta Atalaya eta Txulato mendietako zelai zoragarriek inguratzen dute.

Erdi Aroko arrastoa agerian geratzen da garai hartako ezaugarriak dituzten eraikin eta monumentu askotan. Horrez gain, armarridun jauregi-etxeak ere badira ikusgai, batez ere, Berantevillako Kale Nagusian.

Erdigunean, Jasokundeko Andre Mariaren eliza ikusteko geldialditxoa egingo dugu. Dorre ederra dauka, batetik, eta XVIII. mendearen hasierako erretaula churriguereskoa, bestetik. Herritik kanpo, Ayuda ibaiaren alboan, Linares Parkea topatuko dugu. Aisialdirako gune aparta da, futbol zelaia, erretokiak, mahaiak, bankuak eta haurrentzako jolasak ditu eta.

Herria irailean bisitatzea erabakitzen duen edonork Berantevillako jai nagusiak ezagutu ahal izango ditu; hilabete hasieran izan ohi dira Jasokundearen Andre Mariaren omenez. Hilaren 9a da egunik garrantzitsuena eta herriko kale guztiak igarotzen dituen kalejira egiten dute. Etxerik etxe dabiltzala, gaztelu bat osatzen dute bertako biztanleekin, eta goian geratzen denak bertsoa egin behar izaten du.

Ba al dakizu... ?

Irailaren 9a egun oso berezia da herritarrentzako jai nagusiak ospatzen baitituzte

Esteka interesgarriak