Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Araba


Baños de Ebro/Mañueta

Mañueta herri arabarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Baños de Ebro/Mañueta
  • Biztanleria: 311
  • Azalera: 9,5 Km²
  • Tursimo bulegoa:
    Cuadrilla de Laguardia-Rioja Alavesa Carretera Vitoria, s/n 01300 Laguardia (Álava)

Erromatarren garaiko herri eder hau Arabako lurralde historikoaren hegoaldean dago, Biasteri-Arabako Errioxako Koadrilan, Ebro ibaiaren ertzean, hain zuzen.

Lehenik eta behin, bi fasetan eraikitako Antiguako Andre Mariaren elizak atentzioa emango digu. Atariak estilo barrokoa du eta irudi nagusiak, berriz, ezaugarri erromanikoak eta gotikoak ditu.

Bestalde, San Kristobal baseliza azpimarra dezakegu. Herriaren goiko aldean dago, eta, handik, erdigunearen bista bikaina dago. Halaber, Ebro ibaia igarotzeko eraiki zuten zubi polita nabarmendu behar dugu.

Festa giroko jarduerei dagokienez, San Bartolome jaiak ospatzen dituzte abuztuaren amaieran, eta, azaroaren 10ean, berriz, San Martinen ohorez antolaturikoak hasten dira.

Ba al dakizu... ?

San Bartolome jaiak ospatzen dituzte abuztuaren amaieran

Esteka interesgarriak