Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Araba


Ayala/Aiara

Aiara herri arabarra
Datu orokorrak

Aiara Arabako lurralde historikoaren iparraldean dago, Aiarako Koadrilaren barnean, eta Bizkaiarekin egiten du muga. Hedaduraz, eskualdeko herririk handiena da; 24 herribatzar ditu eta horietan 2.000 bat lagun bizi dira. Arespalditza da udalerriko auzoburua.

Salbada mendizerra azpimarratu beharra dago paisaian; Garobel izenaz ere ezaguna da eta Tologorri, Ungino eta Aro mendiak aipa daitezke han. Mendilerroaren magalean, mendi eta haran txikiz beteriko labirinto bat dago, eta, han, belazeak, herri txikiak eta baserriak dira nagusi. Mendi horietan, pinudien alboan, haritz, pago eta izeiak topatuko ditugu. Beraz, naturaz gozatzeko ingurune benetan aproposa da.

Ondare historiko eta artistikoari dagokionez, merezi du inguruko dorretxeetan barrena (Zuaza, Murga?) ibilaldia egitea. Kexaan, berriz, Aialatarren, Aiarako eskualdeari izena eman zion familiaren, oinetxe bikaina dago. Gotortutako jauregiak, komentuak eta Cabelloko Ama Birjinaren kapera-dorreak osatzen dute Erdi Aroko multzo hori. Kapera horretan, Pedro Lopez de Ayala kantzilerraren eta Leonor Lopez de Guzman haren emaztearen alabastrozko hilobiak daude.

Herriko jaiak apirilaren amaieran ospatzen dituzte, San Prudentzioren ohorez. Aukera paregabea da Aiarara egindako bidaia ongi bukatzeko, egun horietan oso giro ona izaten da eta.

Ba al dakizu... ?

XII. mendean, Aiarako lehen jauna izendatu zuten. Garai hartako jauntxoek inguruko eskualdetara hedatu zuten beraien boterea. Haatik, apurka-apurka, indarra galduz joan ziren, eta noblezia-tituluak zekartzan eskuduntza politikorik gabe geratu ziren jauntxoak.

Esteka interesgarriak