Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Araba


Asparrena

Asparrena herri arabarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Asparrena
  • Biztanleria: 1.647
  • Azalera: 65,2 Km²
  • Web: http://www.asparrena.net
  • Tursimo bulegoa:
    c/ Mayor, 8
    01200 AGURAIN (Álava)
    Teléfono: 945 302 931
    e-mail: lautadaturismo@gmail.com

Asparrena Arabako lurralde historikoan dago, Aguraingo Koadrilan. Hainbat herrixkak osatzen dute udalerri eder hau, eta Araia herria du auzoburu, han baitago udaletxea.

Ingurune naturalak ibilbide anitz egiteko aukera eskaintzen dio turistari. Horietako bat, adibidez, Zirauntza ibaiaren sorbururaino heltzen da eta toki honek erabat txundituko gaitu.

Halaber, Lezeko amildegi-kobazuloa paisaiak gordetzen duen altxor esanguratsuenetakoa da. Altzania mendilerroan dagoen altuera handiko haitzulo estua da; handik gertu, Eginoko eskalada-eskola azpimarratu beharra dago, abenturazaleek diziplina honi ekiteko aukera izango baitute bertan.

Jai egitarauari dagokionez, San Pedroren omenezko festak (ekainaren bukaeran) eta Araiako Umorezko Antzerki Jaialdia (abuztuaren erdialdean) nabarmendu behar ditugu.

Ba al dakizu... ?

Lezeko amildegi-kobazuloa paisaiak gordetzen duen altxor esanguratsuenetakoa da.

Esteka interesgarriak