Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Araba


Arratzua-Ubarrundia

Arrazua-Ubarrundia herri arabarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Arratzua-Ubarrundia
  • Biztanleria: 997
  • Azalera: 57,4 Km²
  • Web: http://www.arrazua-ubarrundia.com
  • Tursimo bulegoa:
    Plaza del ayuntamiento, 1
    01130 Murguia (Álava)

Arabako lurralde historikoan dago Arratzu-Ubarrundia, Zuiako Koadrilan. Hainbat herribatzarrek osatzen dute eta horietatik Dura da udalerriko auzoburua.

Arratzu-Ubarrundiaren lur gehienak Uribarri-Ganboa urtegiaren ertzean daude; Zadorra ibaiaren emaria biltzen du eta urez eta argindarrez hornitzen ditu Bilboko eta Gasteizko hiriguneak.

Eraikin eta monumentu interesgarriak ikusten has dezakegu udalerrian barrena ibilbidea. Duranan, esaterako, nabarmentzeko modukoa da Esteban Deunaren parrokia erromanikoa. Horrez gainera, Arzubiaga, Betolatza eta Uribarri Ganboako elizak ere ikustea merezi du. Arkitektura zibilari dagokionez, Zurbaon, XVII. eta XVIII. mendeko jauretxeak azpimarratu behar ditugu, garai hartako familia boteretsuenek eraikitakoak.

Bestalde, urtegiaren inguruan, aisia eta zerbitzuak eskaintzeko bi gune daude: Bi klub nautiko Arroiaben eta Uribarri-Ganboan (horietan, irteerak eta ikastaroak antolatzen dituzte) eta atseden hartzeko eta bainatzeko zenbait leku Landan eta Zuazako uharte-aterpetxean. Bizikletaz ibilaldia egiteko ere aukera paregabea dugu, Gasteiz eta Landa lotzen dituen bidegorrian, hain zuzen. Hala, Arratzu-Ubarrundia inguratzen duen natura ederraz gozatu ahal izango dugu.

Ba al dakizu... ?

Ulibarri-Gamboa urtegiak Zadorra ibaiaren emaria biltzen du eta urez eta argindarrez hornitzen ditu Bilboko eta Gasteizko hiriguneak

Esteka interesgarriak