Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Araba


Arraia-Maeztu

Arraia-Maeztu herri arabarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Arraia-Maeztu
  • Biztanleria: 712
  • Azalera: 123,1 Km²
  • Web: http://www.arraia-maeztu.org
  • Tursimo bulegoa:
    Carretera Vitoria-Gasteiz, 7. Santa Cruz de Campezo

Arabako Mendialdeko Koadrilan dago Arraia-Maeztu, eta inguruko herririk zabalenetakoa da, Bernedorekin batera.

Lehenik eta behin, Izkiko Parke Naturala aipatu beharra dago, hori baita herriko osagai esanguratsuenetakoa. Baso-paisaia ederra aurkituko dugu naturgunean, tartean Europako ameztirik handienetakoa. Gainera, Izki, Molino eta Berron ibai txikiek harana zeharkatzen dute, are politagoa bihurtuz. Parajeaz gozatzeko, 15 bat ibilbide daude, eta, horiei esker, ingurunea bere osotasunean ezagutzeko parada izango dugu.

Halaber, Arraia-Maeztuk ondare artistiko eta kultural garrantzitsua du. Etxe batzutan, esate baterako, hainbat familiaren armarriak daude ikusgai. Eraikin hauen artean, azpimarratzeko modukoak dira samaniegarren jauretxea (XVII. mendeko lan barroko bikaina) eta Gurutze Santuaren omenezko eliza. Azken honek erloju bitxia du dorrean; izan ere, Papamoscas izeneko panpina artikulatua dago bertan, orduak ematean eskua mugitzen duen pertsonaia.

Azkenik, ezin ahantzi ditzakegu Arabako herri honetako jaiak; izan ere, oso agenda zabala eskaintzen dute. San Adrianen omenez antolatzen diren festak aipa daitezke, esate baterako: ekainaren bigarren hamabostaldian hasten dira eta aukera paregabea da Arraia-Maeztun izaten den giroa gertutik ezagutzeko.

Ba al dakizu... ?

San Adrianen omenez antolatzen dira Arraia-Maeztuko festak.

Esteka interesgarriak