Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Araba


Armiñon

Armiñon herri arabarra
Datu orokorrak

Nekazal giroko udalerri txiki hau Añanako Koadrilan, Arabako hego-ekialdean, dago eta hiru herrik osatzen dute: Armiñonek, Estavillok eta Lacorzanak, hain zuzen.

Armiñon herri lasaia da eta Zadorra ibaiaren ertzean kokatuta dago. Familiarekin oporretan joateko leku aproposa da, ibaiertza aisialdirako gune bikaina delako. Gainera, bisitatzea merezi duen eraikin eta monumentu asko dago. Erromatar garaiko zubian has dezakegu ibilbidea; ondoren, San Andres elizatik eta Montoya-Urbina jauregitik jarrai dezakegu, guztiak oso interesgarriak baitira.

Estavillo Armiñonetik oso gertu dago, eta han nabarmentzekoa da atari gotiko bikaina duen San Martin eliza. Lacorzanan, berriz, Hurtado de Mendoza dorretxea aipatu behar dugu. Almenadun dorreak oinarri angeluzuzena du.

Leku horiek ikusteko txangoa egin ostean, ibilaldia egin dezakegu inguruetan, eta, hala, Arabako lurralde historikoan ohikoak diren paisaia ederrak ikusi ahal izango ditugu. Armiñonera irailean joatea erabakiz gero, oso ongi pasatzeko aukera izango dugu San Formerio erromerian; izen bereko baselizan ospatzen dute hilaren 25ean eta jende asko biltzen da bertan.

Ba al dakizu... ?

San Formerio erromeria ospatzen da irailean.

Esteka interesgarriak