Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Araba


Aramaio

Aramaio herri arabarra
Datu orokorrak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa lurralde historikoen erdian dago Aramaio. Mendiz eta zelaiz inguratuta dago eta, hala, kolore berdea da nagusi paisaian.

Inguru eder horiez gain, eraikin polit asko dago ikusteko herrian. Besteak beste, Aurtola burdinola eta Salturri baserria azpimarra daitezke; biak ondare arkitektoniko izendatu zituzten 2001. urtean. Halaber, elizak, baselizak eta beste eraikin eder asko daude Aramaion, eta guztiek ondare historiko aberatsa osatzen dute.

Inguruneak zenbait ibilbide eta txango egiteko parada eskaintzen dio turistari. Gainera, Uribarri-Ganboa eta Urrunaga urtegiak oso hurbil daude eta uretako kirol asko egin daitezke horietan.

Aramaion, bestalde, urte osoan zehar udalerriko auzoetan antolatzen dituzten jaietan ongi pasatzeko aukera dugu, giro ezin hobea izaten baita. Sagardogileen Eguna, esaterako, jaiegun berezia da eta San Prudentzio egunaren ondorengo lehen igandean ospatzen dute. Aramaioko baserrietan ekoizten duten sagardo gozoa edateko aukera bikaina dugu egun horretan.

Ba al dakizu... ?

Aramaion ongi pasatzeko aukera ezin hobea dugu, urte osoan zehar antolatzen dituzten jaiak direla eta. Sagardogileen Eguna oso berezia da, eta San Prudentzio egunaren ondorengo lehen igandean ospatzen dute.

Esteka interesgarriak