Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Araba


Añana

Gesaltzako web orrira esteka
Datu orokorrak

Añanako Koadrilaren erdigunean dago herri hau, Arabaren hego-ekialdean.

Gesaltza-Añanara lehen aldiz joaten den oro harrituta geratuko da inguruan ikus daitezkeen egurrezko egitura zuri eta arraroekin. Gatzagak dira horiek eta larrainak, putzuak, ubideak, bidexkak eta biltegiak dituzte. Gatza erauzteko, Muera ibaiko ura lurruntzen dute, lurrazaleko gorabeherak aprobetxatuz. Gaur egun, gatz-mehatzeak zaharberritzen ari dira, paisaia are gehiago edertzeko.

Gesaltzok Estatuko monumentu izendatu dituzte, eta, horrez gain, gizon-emakume guztien ondare izateko UNESCOren hautagaien zerrendan dago. Izan ere, herriari izena ematen dioten gatz-meatzeak ekonomiaren eta gizartearen ardatz izan ziren eta horixe zen gure arbasoen bizibidea.

Herriak kultura ondare aberatsa du oso. Hala, eraikin interesgarri asko dago ikusteko. Esate baterako, San Joan Akreko komendadoreen komentua bisita daiteke, baita Villaconesko Andre Mariaren eliza ere. Azken horrek XIII. mendeko zenbait elementu gordetzen ditu oraindik, baina gaur egungo eraikina XV. eta XVI. mendeetakoa da. Ozpinatarren Jauregia ere nabarmentzekoa da eta Erdi Aroko kutsuko hotela da gaur egun. La Carrera kalearen goialdean, berriz, Herrandarren jauregi barrokoa dago, XVII. mendekoa.

Horrez gainera, Gesaltza-Añanak jai egutegi oparoa du, eta hala, bertara joaten den edonork primeran pasatzeko aukera izango du. Bi festa nagusi azpimarratu behar dira: Judasen erretzea Aste Santuan eta Arrosarioaren jaia urriko lehen asteburuan.

Ba al dakizu... ?

Añanako gesaltza monumentu nazional izendatu dute, eta, horrez gain, gizon-emakume guztien ondare izateko UNESCOren hautagaien zerrendan dago.

Esteka interesgarriak