Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Araba


Amurrio

Amurrio herri arabarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Amurrio
  • Biztanleria: 10.263
  • Azalera: 96,5 Km²
  • Web: http://www.amurrio.org
  • Tursimo bulegoa:
    Aldai, 3

Amurrio Arabako lurralde historikoaren ipar-mendebaldean dago, Aiarako Koadrilan, hain zuzen. Nekazal giroko auzoek eta haritzez betetako basoek eta pinudiek inguratzen duten herria "Bidegurutzea" izenaz ere ezagutzen dute, antzina Gaztelako lurrak Bizkaiko portu garrantzitsuenekin lotzen zituelako. Egun, inguruko industriagune garrantzitsuena da, eta, horrez gainera, baditu erakargarri bihurtzen dute hainbat ezaugarri.

Hala, ondare kultural anitza dauka Amurriok. Esate baterako, Santa Maria eliza bisita dezakegu, XII. mendeko eraikin gotikoa. Arkitektura zibilari dagokionez ere, osagai garrantzitsuak ditu Arabako herriak, eta Mariaka, Urrutia eta Saerin dorreak dira horren erakusgarri.

Bestalde, natura maite dutenek ere badute zer ikusi eta zertaz gozatu Amurrion. San Roke parkera ibilaldi lasaia eginez gero, izen bera duen ermita ikusiko dugu, eta baita hango paisaia ederra ere. Kirolzaleentzat, berriz, Salvador kiroldegia dago; erabat aproposa da atletismoan, futbolean, arku-tiroan eta tenisean aritzeko.

Halaber, jai-egutegi luzea dute herrian; abuztuaren 15ean eta 16an, esaterako, Jasokundearen Andre Mariaren eta San Rokeren omenezko festez gozatzeko aukera izango dugu. Gainera, kirol eta kultura ekitaldi franko antolatzen dituzte urte osoan zehar; Mineralen eta Fosilen Azoka Aste Santuan, eta nazioarteko arku-tiro lehiaketa uztailean, besteak beste.

Ba al dakizu... ?

Egun, Amurrio bidegurutzea izenez ere ezaguna da; izan ere, Gaztelako lurrak Bizkaiko portu garrantzitsuenekin lotzen zituen garai batean.

Esteka interesgarriak