Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Araba


Alegría-Dulantzi

Alegria-Dulantzi herri arabarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Alegría-Dulantzi
  • Biztanleria: 2.882
  • Azalera: 19,9 Km²
  • Web: http://www.alegria-dulantzi.net
  • Tursimo bulegoa:
    c/ Mayor, 8
    01200 AGURAIN (Álava)
    Teléfono: 945 302 931
    e-mail: lautadaturismo@gmail.com

Arabako lurralde historikoan dago Dulantzi, Aguraingo eskualdean, eta honako bi herriek osatzen dute: Egiletak eta Dulantzik. Hiru elementu nagusi bereizten dira udalerriko egituran; harresia, eliza eta Gaonatarren gotorlekua, herria sortu zenetik hari lotuta egon den familia, hain zuzen.

Ondare kultural aberatsa dauka Dulantziko herriak. Batetik, San Blas eliza ederra nabarmenduko dugu, XVI. mendean eraikitakoa. Aialako Amaren ermita erromanikora joko dugu ondoren, hiru arkutako elizate dotorea ikusteko.

Gaonatarren etxearen inguruan, Santa Klara komentuak, 1581. urteaz geroztik monasterio den eraikinak, aho zabalik utziko du bisitaria. Azkenik, plaza nagusira heltzean, udaletxearen eraikin dotorea ikusi ahal izango dugu.

Udalerriko zaindariaren jai nagusiak, San Blas festak, otsailaren hasieran ospatzen dituzte; hala ere, jai hauen aurreko larunbatean, jai giroa izaten da nagusi Dulantzin. Egun horretan, Dulantziko bizilagunek karlisten eta liberalen arteko gerra antzezten dute herriko kaleetan zehar. Halaber, Aialako Amaren omenezko festak ere ospatzen dituzte herrian iraileko bigarren asteburuan, eta blusak izaten dira jai horietako protagonista nagusiak.

Ba al dakizu... ?

Dulantzi Vitoria-Gasteiz hiriburutik 15 kilimetrora dago. Gertutasun hori dela eta, jende asko joan da Dulantzira bizitzera eta azken urteetan herriak biztanle kopurua bikoiztu du.

Esteka interesgarriak