Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Araba


Agurain/Salvatierra

Agurain herri arabarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Agurain/Salvatierra
  • Biztanleria: 4.986
  • Azalera: 37,8 Km²
  • Web: http://www.agurain.com
  • Tursimo bulegoa:
    c/ Mayor, 8
    01200 AGURAIN (Álava)
    Teléfono: 945 302 931
    e-mail: lautadaturismo@gmail.com

Arabako lurralde historikoaren herri hau Aguraingo Koadrilaren barnean dago eta Entzia eta Iturrieta mendilerroak ditu inguruan, pagadi ikusgarriekin. Bost herrik osatzen dute eta horietatik, Agurain nabarmendu behar dugu, udalerriko auzoburua delako, batetik, eta 1975ean monumentu-multzo izendatu zuten Erdi Aroko harresidun hirigunea duelako, bestetik.

Hala, alde zaharrak hiru kale nagusi ditu: Zapatari, Haragitegi eta Kale Nagusia. Azken horretan daude herriko eraikinik ederrenak, Santa Maria eta San Joan Bataiatzailearen elizak, tartean. Biek XVI. mendeko erretaulak dituzte barruan.

Horrez gainera, datu interesgarri gisa, Donejakue bideak herria igarotzen duela aipa daiteke.

Ingurune naturala ederra da, eta, horri esker, zenbait ibilbide egin daitezke, bizikletaz zein oinez. Era horretan, ezkutuan dauden bazter guztiak ezagutu ahal izango ditugu.

Hala, merezi du inguru hartan dauden monumentu megalitikoak ikustea. Besteak beste, nabarmentzeko modukoak dira Sorginetxe trikuharria (Arrizabalaga auzoan), Mendiluzeko cromlecha eta Itaidako menhirra (azken biak Entziako mendilerroan aurkitu zituzten). Opakua mendatetik hurbil daude eta oso ongi zaindu dituzte, monumentuok duten interes historikoaren seinale.

Ba al dakizu... ?

Aguraingo alde zaharra monumento-multzo izendatu zuten 1975. urtean.

Esteka interesgarriak