Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Prestakuntza


INFORMAZIO SAIOA 17/04/07 Udaltzaingoa: hautaketa-prozesu bateratua

Data : 2017-04-07
    • Prezioa: Doan
    • Tokia: EUDELen ekitaldi aretoa (Ercilla kalea 13, Bilbo)

    Hartzaileak: Euskadiko udaletako politikari eta teknikariak.

    Ordutegia: 11:00-12:30, gutxi gorabehera

    Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren eta EUDEL-Euskadiko Udalen Elkartearen artean lankidetza hitzarmena sinatu da, Udaltzaingoaren alorrean. Hautaketa eta Prestaketa delako taldearen barruan, modu bateratuan lan egin da, udalei –euren borondatez hautaketa-prozesu bateratura gehitzea eskaintzeko, Udaltzaingoko oinarrizko mailako agenteen sailkapenean sartzeko.

    Udalei borondatezko prozesu horren inguruko informazio zehatz eta zuzena (abantailak, atxikitzeko modua eta prozedura, egutegia, etab.) eskaintzeko xedez, udal arduradunei gonbit egiten zaie EUDELek, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak eta Segurtasun Sailak berak  antolatutako informazio-saioan parte hartzera. Saioa apirilaren 7an (ostirala) izango da, 11:00etan, Bilboko Eudelen (Ercilla kaleko 13. zenbakiko ekitaldi aretoa).

    Informazio-saioa politikariei zein teknikariei (Segurtasun/Udaltzaingo alorrak, giza baliabideak, etab.) dago zuzenduta, eta udal bakoitzak egokien iritzako dituen ordezkariak bidal ditzake.

    ·       Dokumentazioa: aldez aurretik berrikusi, eta saioan bertan alderatu dadin, honako dokumentazioa erantsi da:

    -        Deialdiaren eredua.

    -        Lankidetza hitzarmenaren eredua.

    ·       Zalantzak argitu eta kontsultak egiteko e-maila: udaltzaingoa_saioa@eudel.eus

    Saioaren dinamika arintzeko xedez, gaurtik aurrera goian adierazitako helbide elektronikoa jarri da udalen eskura. Helbide horretara, zuen iruzkinak eta/edo zalantzak edo jorratuko den gaiari (Udaltzaingoa: hautaketa-prozesu bateratua) lotutako kontsultak bidal ditzakezue.