Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Prestakuntza


Informazio-saioa: Hirugarren hautaketa-prozesu bateratua Udaltzaingoko agenteentzat/ Erretiroari buruzko Errege Dekretuaren eragina

Data : 2019-01-16
  • Jardunaldiak
  • Prezioa: Doan
  • Tokia: Kale Nagusia 85 (Areto Nagusia)

Gai-zerrenda:

I.      Toki erakundeen zerbitzuan dauden udaltzainen aldeko erretiro-adinaren murrizketa koefizientea ezartzen duen Errege Dekretuaren gakoak eta eragina

II.    Hirugarren hautaketa-prozesu bateratua.

·         Kudeaketa Gomendioen Hitzarmenerako proposamena

·         Hautaketa Prozeduraren Oinarrietarako proposamena

Hartzaileak: pertsonal politiko eta teknikoa (Alkatetzak eta/edo Zinegotzigoak, Idazkaritzak, Segurtasuna/Udaltzaingoa arloak, Giza Baliabideak eta abar).

Parte-hartzaileak:Ager Izagirre, Mungiako alkatea eta EUDELen Batzorde Eragilearen ordezkaria, eta Eusko Jaurlaritzaren aldetik, Malentxo Arruabarrena, Polizia eta Larrialdietako Akademiaren zuzendari nagusia, Rodrigo Gartzia, Segurtasun Koordinazioko zuzendaria, Eugenio Artetxe, Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren zuzendaria, eta Josu González, Epaimahai Kalifikatzailearen idazkaria.

Testuingurua:

Aurreikus daitekeenez, 2019a ezohikoa izango da Udaltzaingoaren gaiari dagokionez, 2019ko urtarrilerako aurreikusita dagoen Errege Dekretua indarrean sartzeak izango duen eraginaren ondorioz; dekretu horrek Toki Administrazioa osatzen duten erakundeen zerbitzura dauden udaltzainen aldeko erretiro-adinaren murrizketa koefizientea ezartzen du.

Ikuspegi horretatik begiratuta, eta 2019an efektiboen ordezkatze egokia bermatzeko, EUDELen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko Lankidetza Hitzarmenaren markoan, egokitzat jo da hilabete batzuk aurreratzea udaltzaingoaren hirugarren-hautaketa prozesu bateratua, bizkorrago erantzuteko sor litezkeen beharrei. Aurreko bi deialdietan bezala, udalei prozesu honetara atxikitzeko egindako eskaintza guztiz borondatezkoa da, eta dagokion Kudeaketa Gomendioa behar du.