Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Prestakuntza


INFORMAZIO-JARDUNALDIA: EUSKARALDIA edo “Euskarak 365 egun” (2018/03/21)

Data : 2018-03-21
    • Prezioa: Doan
    • Tokia: Zabalgune plaza, 5. zk, Bilbo

    Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, EUDEL-Euskadiko Udalen Elkartearekin elkarlanean, dei egiten die euskal udaletako alkate eta euskara-zinegotziei honako jardunaldi informatibora: EUSKARALDIA edo “Euskarak 365 egun”. Saioa martxoaren 21ean (asteazkena) izango da, 10:00etatik 12:00etara, Bilboko Eudel egoitzan (Zabalgune plaza, 5. zk. ekitaldi aretoa).

    Saioan EUDELeko honako ordezkariek hartuko dute parte: Beasaingo Alkate Aitor Aldasoro eta Getxoko euskara-zinegotzi Koldo Iturbe. Hizlariak hauek izango dira: Miren Dobaran Urrutia, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordea; eta Estibaliz Alkorta Barragán, Euskara Sustatzeko Zuzendaria.

    Gai-zerrenda:

    • EUSKARALDIAren aurkezpena
    • HPS-Topagunea Hitzarmena 2018
    • Herri mailan EUSKARALDIA nola garatu
    • Izena-emateak: Herria eta Norbanakoak
    • 2018ko mugarriak
    • Mintegiak eta tailerrak
    • Zabalkundea: Jaurlaritzaren publizitate-estrategia
    • Galderak