Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Prestakuntza


Administrazio baldintzen EREDUZKO ORRIEN BILDUMA. Kontratu txikiak Sektore Publikoko kontratuen Lege berrian

Data : 2018-10-22
  • Jardunaldiak
  • Prezioa: Doan
  • Tokia: Bilbo. Bizkaia Aretoa (UPV-EHU eraikina, Abandoibarra etorb. 3). Auditoriuma, 0. solairua.

Ordutegia: 10:00 - 12:30

Administrazio Kontrataziorako eskuliburu berri honekin, Euskadiko toki erakundeei tresna praktiko bat eman nahi die EUDELek, adierazitako kontratuetan administrazio baldintza berezien orriak egiteko orduan, kontratazio-prozeduretako zeregin juridiko eta administratiboak sinpletu eta arintzeko xedez.


EGITARAUA

09:30. Inskribatzea

10:00. Jardunaldiaren IREKIERA-EKITALDIA

Imanol Landaren ongietorria. Getxoko alkate eta EUDELeko elkarteburua.

Miguel García Rescalvoren hitzaldia. Abokatua eta aholkularia Administrazio Publikoetan. Kontratazio publikoan aditua.

Expulsar1. zatia:Administrazio Baldintzen ereduzko orrien bilduma: EUDELen eskuliburuaren aurkezpena, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Lege berriaren arabera eguneratuta.

 

- Orrien bildumaren edukiak eta logika

Expulsar2. zatia: Kontratu Txikiak.Tramitazioa eta aplikazio-kasuak. Esparru-hitzarmenen aukera, etengabeko prestazioak kontratatzeko.         

- Zalantzak argitu eta gai osagarriak jorratzea.

12:30. Jardunaldiaren AMAIERA