Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Prestakuntza


2018ko FORMAZIO PLANAK:

Tokiko administrazioan giza baliabideak zuzentzeko eta kudeatzeko programa

EUDELek eta IVAPek egoki ikusi dute EAEko udaletako giza baliabideetako unitateen kudeaketa-arduradunei eta -langileei zuzendutako prestakuntza-programa bat abiaraztea, horien kudeaketa-gaitasunak indartu eta eremura berrikuntza pixkanaka
sartzeko xedez, bai eta tokiko gobernuaren maila batzuetan giza baliabideen kudeaketaren eremuan egiten ari diren jarduera onak aztertzeko xedez ere, ikaskuntza horrek eragin positiboa izan dezan erakundeetan. Bada, hori lortu ahal izateari begira, programara bertaratzen direnen lantoki diren administrazio publikoen gainean arreta-fokua zabalduko duten hobekuntza- edo berrikuntza-proiektuak egingo dira.

Libuuxka deskargatu

IZEN-EMATEAK ETA MATRIKULA

Izen-emateak e_IVAP aplikazio informatikoaren bidez egingo dira. Horretarako,
dagokion toki-erakundeko prestakuntza-koordinatzailearekin harremanetan jarri
beharko da.

Informazio gehiagorako, bidali posta elektroniko bat prestakuntza@ivap.eus
helbidera.

Izen-emateko epea 2018ko irailaren 7an amaituko da.

Tokiko Zuzenbidearen Euskal Mintegia

12. edizioa 2018ko MARTXOTIK AZARORA

EAEko toki erakundeetan arlo juridikoan lan egiten dutenei zuzenduriko Tokiko Zuzenbideari buruzko Euskal Mintegia bere 12. ediziora heldu da.

Bost saio (20 ordu): martxoaren 16an, apirilaren 20an, ekainaren 1ean, urriaren 5ean eta azaroaren 9an

Ordua: 9:30etik 13:30era

Tokia: Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoa. María Díaz de Haroko kalea 11. BILBO

Tokiko Zuzenbideari buruzko Euskal Mintegia 2006az geroztik egiten da, eta, honezkero, zortzi edizio egin dira.

Mintegia gai bakarreko hainbat saiotan egituratuta dago, hurrengo alderdiak barne hartuta:

  • Hitzaldi akademikoak, aditu eta profesionalen eskutik, Tokiko Zuzenbide Publikorako funtsezkoak diren gaiei buruzkoak.
  • Hitzaldi akademikoaren osagarriak diren gaiei buruzko gogoetarako espazioa; edo tokiko gobernuei buruzko esperientzia eta praktika onak.
  • “Tokiko Zuzenbidearen Behatokia”: arauen, jurisprudentziaren, dokumentuen eta bibliografiaren gaineko berrikuntzak aztertzeko espazioa.
  • Aldizkari Digitala barne dago: gai orokorrei eta jurisprudentziari buruzko albisteak, arau-aipamenak eta intereseko bibliografia.

2018ko. Zeharkako Prestakuntza Plana EUDEL-IVAP-Foru Aldundiak

Euskal toki- erakundeeko teknikari, administrari eta idazkaritza, kontuhartzailetza eta zuzendaritzako langileentzat.

2018ko. Planean 222 ikastaro daude; horietatik 104 aurrez aurrekoak dira; 118, berriz, lineakoak.

Ikastaroak gaika antolatu dira: oinarrizko gaiak (erregimen juridikoa, kontratazioa…); giza baliabideak; gizarte zerbitzuak; hirigintza; ingurumena eta etxebizitza; berrikuntza; biztanleria; berdintasuna, etab.

Urte honetan hizkuntza-prestakuntza jarraitzen da, 71 aurrez aurreko eta 28 lineako ikastaroen eskaintza berriarekin, euskarazko etaingelesezko komunikazio-gaitasunak hobetzeko.

Lekuak:  Bilbon, Donostian, Vitoria-Gasteizen eta Tolosaldean.

Izen-emateko: Matrikula egiteko, eskabidea bidali behar zaio Udaleko prestakuntza koordinatzaileari, e-ivapaplikazio informatikoaren bitartez


2017ko FORMAZIO PLANAK:

UDALEN KUDEAKETAREN BERRIKUNTZA ETA HOBEKUNTZA

10 urtetik gorako ibilbidearen ostean, EUDELek eta IVAPek erabaki dute "Tokiko Zuzendaritza Publikoa" prestakuntza-programa birbideratzea, aurtengo 2017ko edizioari begira.

Helburua: Euskadiko toki-gobernuei eraldatze-, berritze- eta aldatze-kultura bat sorraraztea, duten tamaina gorabehera.

Horretarako, Programak arreta jartzen du 2015-2019 agintaldiko Tokiko Agenda Politikoaren puntu nabarmenenetan, zeharkako ikuspegi batetik (antolaketa-berrikuntza, aurrekontu-plangintza, etika publikoa, gardentasuna, partaidetza…).

Xede-taldea: Udaletako talde tekniko-politikoak. Zuzendaritzako pertsonalak edo teknikari-taldeek eta pertsonal politikoak osatzen duten taldeak.

Izen-ematea irailaren 8a baino lehen: asistentzia konbinatua (politiko-zuzendaritzako-teknikoa) planteatzen duten udalen izen-ematea baino ez da onartuko. Erakunde bakoitzetik 4 lagun gehienez.

Tokiko Zuzenbidearen Euskal Mintegia

11. edizioa 2017ko MARTXOTIK AZARORA

EAEko toki erakundeetan arlo juridikoan lan egiten dutenei zuzenduriko Tokiko Zuzenbideari buruzko Euskal Mintegia bere 11. ediziora heldu da.

Gaiak: prozedura elektronikoa eta administrazio elektronikoa, kontratazioa, ordenantzak eta erregelamenduak zehaztea, Udal Erregelamendu Organikoa eta tokiko zergak.

EUDEL-IVAP-Aldundien Zeharkako Plana

Euskal toki- erakundeeko teknikari, administrari eta idazkaritza, kontuhartzailetza eta zuzendaritzako langileentzat.

Planean 179 ikastaro daude; horietatik 91 aurrez aurrekoak dira; 88, berriz, lineakoak.

Ikastaroak gaika antolatu dira: oinarrizko gaiak (erregimen juridikoa, kontratazioa…); giza baliabideak; gizarte zerbitzuak; hirigintza; ingurumena eta etxebizitza; berrikuntza; biztanleria; berdintasuna, etab.

2017an prestakuntza planak (ETEL) Euskadiko Toki Erakundeen Legearen ardatzik nagusienak izango ditu kontuan: esparru orokorra, zerbitzu-zorroak, gaitasunak, antolakuntza, gardentasuna eta parte-hartzea.

Gainera, urte honetan hizkuntza-prestakuntza indartu egin da, 74 ikastaro presentzialen eta 52 ikastaro on line eskaintza berriarekin, eta horietatik guztietatik 53 ikastaro euskarazko eta 25 ikastaro ingelesezko komunikazio-gaitasunak hobetzeko dira.

Lekuak:  Bilbon, Donostian, Vitoria-Gasteizen eta Tolosaldean.

Izen-emateko: Matrikula egiteko, eskabidea bidali behar zaio Udaleko prestakuntza koordinatzaileari, eta horrek honako helbide honera bidaliko du: prestakuntza@ivap.eus  

Hizkuntza prestakuntza arloko eskaera denean, berriz, ikasivap@ivap.eus helbidera bidali behar da.

UDALEN KUDEAKETAREN BERRIKUNTZA ETA HOBEKUNTZA

10 urtetik gorako ibilbidearen ostean, EUDELek eta IVAPek erabaki dute "Tokiko Zuzendaritza Publikoa" prestakuntza-programa birbideratzea, aurtengo 2016ko edizioari begira.

Helburua: Euskadiko toki-gobernuei eraldatze-, berritze- eta aldatze-kultura bat sorraraztea, duten tamaina gorabehera.

Horretarako, Programak arreta jartzen du 2015-2019 agintaldiko Tokiko Agenda Politikoaren puntu nabarmenenetan, zeharkako ikuspegi batetik (antolaketa-berrikuntza, aurrekontu-plangintza, etika publikoa, gardentasuna, partaidetza…).

Xede-taldea: Udaletako talde tekniko-politikoak. Zuzendaritzako pertsonalak edo teknikari-taldeek eta pertsonal politikoak osatzen duten taldeak.

Izen-ematea urriak 14a baino lehen: asistentzia konbinatua (politiko-zuzendaritzako-teknikoa) planteatzen duten udalen izen-ematea baino ez da onartuko. Erakunde bakoitzetik 4 lagun gehienez.

Herritarren Harretarako Zerbitzu integrala

UDAL-GOBERNUA: 2015-2019. Euskadiko tokiko politika garatzeko tresnak eta ardatzak

Prestakuntzako programa honen bidez gaitasun eta tresna jakin batzuk eskaini nahi zaizkie Euskadiko Udaletako hautetsiei, gobernu-eginkizunak garatzeko orduan lagungarri gerta dakizkien.

2016ko FORMAZIO PLANAK:

Tokiko Zuzenbidearen Euskal Mintegia

2016ko otsailetik martxora

Idazkaritza eta aholkularitza juridikoko karguentzat. Honakoak ditu: hitzaldiak, praktika onak eta arauen, jurisprudentziaren, agirien eta bibliografiaren arloko nobedadeak.

EUDEL-IVAP-Aldundien Zeharkako Plana

2016ko urtarriletik azarora

Administrazio publikoko langile guztientzat. Etengabeko prestakuntza eta hobekuntza. Ikastaro teorikoak eta proiektuak abian jartzeko laguntza-tailerrak.

Planean 179 ikastaro eta tailer daude; horietatik 91 aurrez aurrekoak dira; eta, 88, berriz, lineakoak. Pertsonak dira, dudarik gabe, administrazioaren antolakuntzarako euskarri nagusia, eta ekimen honen bitartez, administrazioko langileen ezagutzak eta trebetasunak hobetu nahi dira beraien profil profesionala eguneratzeko.

Gainera, 2016an hizkuntza-prestakuntza indartu egin da, 24 ikastaro on line eta 59 presentzialen eskaintza berriarekin, eta horietatik guztietatik 53 ikastaro euskarazko komunikazio-gaitasunak obetzeko dira

Lekua: Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Tolosaldean.

Izen emateko: Matrikula egiteko, eskabidea bidali behar zaio Udaleko prestakuntza koordinatzaileari, eta horrek honako helbide honera bidaliko du: prestakuntza@ivap.eus  Hizkuntza prestakuntza arloko eskaera denean, berriz, ikasivap@ivap.eus helbidera bidali behar da.

Tokiko zuzendaritza publikoa

Tokia: EUDEL BILBAO. Datak: del 206/11/4tik2017/02/24ra. Ebaluazioa: 2017/03/31

2015ko FORMAZIO PLANAK:

Tokiko Kudeaketa Publikoa

Tokiko Zuzenbidearen Euskal Mintegia

EUDEL-IVAP-Aldundien Zeharkako Plana

Herritarren Harretarako Zerbitzu integrala

Prestakuntza eta akonpainamendua IZAPIDEEN ESKULIBURUA egiteko

2014: FORMAZIO PLANA

Tokiko Zuzendaritza Publikoaren Euskal Sarea

Egitaraua: EAE-ko Udalak antolatzeko, haien egiturak arrazionalizatzeko ETA haien kudeaketa publikoa eraldatzeko zuzendaritza

LiburuxkaUdalentzako LAGUNTZA eta TREBAKUNTZA plan berria ‘HAZ’ ezarpenerako trebakuntza eta laguntza plan berria 2014ko UrtarrilaProzedura Administratiboen Eskuliburua 2014ko Apirila-2015eko Otsaila

2013: FORMAZIO PLANA

Tokiko Gobernuetan zuzendari-lanak egiteko eta langileak kudeatzekoTokiko Gobernuen Zuzendaritza Ekonomiko-Finantzarioa (Bizkaiko edizioa)Tokiko Gobernuen Zuzendaritza Ekonomiko-Finantzarioa (gipuzkoako edizioa)