Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus
2018KO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA ENPLEGUA SUSTATZEKO TOKI-EKINTZETARAKO


Toki-eremua da egokiena ekoizpen-aukera berriak aurkitzeko; beraz, ezinbestekoa da kontuan hartzea toki-izaera hori enplegu-politiketarako, euren diseinurako eta kudeaketa-eredurako, lurraldeko beharretara egokitu behar baitira. Izan ere, horrela sustatuko dira aukera horiek aprobetxatzen laguntzen duten jarduketak, eremu horretako enplegu-sorrerako eta enpresa-jarduerako ekimenak sustatuz eta laguntza emanez, urriaren 23ko Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Enpleguaren Legearen testu bategineko enpleguaren oinarrizko arauan aurreikusi bezala.

Era berean, 2020rako Enpleguaren Euskal Estrategiak, Euskadin eskualdeek duten indarra kontuan hartuta, eskualde-garapeneko jarduerak egitea jasotzen du jarraibideen artean, horien bidez eskualde guztietan eta modu orekatuan enplegu-aukerak eskaintzeko. Eskualde mailako jarduera horietan, lurraldeak berez dituen baliabideak eta ahalmenak identifikatzea eta baliatzea aurreikusten da, beti ere biztanleen bizi-baldintzak hobetzea ardatz hartuta; izan ere, eskualde bakoitzeko enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzean jarduera ekonomikoa sortzen da, eta horretan oinarritu behar da eskualde mailako estrategia.

Honekin batera doazkizue:


Dirulaguntzen deialdi ofiziala (EHAO 2018/06/20)

Lan aktibazioko zuzendaritzaren JARRAIBIDEAK enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako

Enplegua sustatzeko tokiko ekintzen 2017ko laguntzen aurrekontuaren banaketa 1,2 eta 3 motak Eskualde Naturaletan eta Udalerrietan.