Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

EUDEL

Euskadiko Udalen Elkartea - Asociación de Municipios Vascos (EUDEL)

EUDEL

Euskadiko Udalen Elkartea (EUDEL) 1982an eratu zen udalen autonomia defendatzeko eta bestelako erakundeen aurrean toki bakoitzeko interesak ordezkatzeko. Bere Estatutuetan, honakoak daude jasota Elkartearen xede gisa:

  • Udal autonomia bultzatu eta defendatzea.
  • Erakunde politiko-administratiboetan elkarteratutako kideen interes orokorrak defendatzea eta ordezkatzea.
  • Euskadiko Udalen kohesiorako koordinatzea eta dinamizatzea, esperientziak trukatzeko, modernizazioa ahalbidetuko duten praktika onak hedatzeko eta euren eragina sendotzeko.
  • Udal erakundeetan europar espiritua indartzea, Europako eta nazioarteko erakundeetan udalen partaidetza eta ordezkaritza bultzatuz.

Hiru hamarkadatik gorako ibilbidearekin, EUDEL Euskadiko udalgintzaren erreferentzia da, eta elkarrizketan aritzen da gainerako Instituzioekin, politika publikoak koordinatzeko eta adosteko asmoz. EUDELen antolamendua “sareko lanean” dago oinarrituta, eta bere jarduera toki mailako egiturak dituen esparru autonomikoko sare baten barruan dago sartuta.

Europako esparruan, EUDELek Euskadiko tokiko boterea ordezkatzen du Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluan (CMRE-CCRE) eta Europako Kontseiluko Toki eta Eskualde Botereen Biltzarrean (CPLRE).

EUDELen BATZORDE ERAGILEA 2016-2019

Elkarteburua

Imanol Landa Jauregi

Getxoko alkatea

Lehenengo elkarteburuordea

Jose Antonio Santano Clavero

Irungo alkatea

Bigarren elkarteburuordea

Garazi Lopez de Etxezarreta Auzmendi

Errenteriako alkateordea

Kideak:

Josune Irabien Marigorta

Amurrioko alkatea

Ibon Uribe Elorrieta

Galdakaoko alkatea

Ager Izagirre Loroño

Mungiako alkatea

Mª Natividad López de Munain Alzola

Burgeluko alkatea

Aitor Aldasoro Iturbe

Beasaingo alkatea

Ane Beitia Arriola

Elgoibarko alkatea

Mikel Torres Lorenzo

Portugaleteko alkatea

Eneko Maioz Ganboa

Orexako alkatea

Iñigo Gaztelu Bilbao

Larrabetzuko alkatea

Txelo Auzmendi Jimenez

Asparrenako alkatea

Jose Luis Navarro Donaire

Abadiñoko alkatea

Borja Monje Frias

Mañuetako alkatea