Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

EUDEL

Euskadiko Udalen Elkartea - Asociación de Municipios Vascos (EUDEL)

Egitura

EUDEL Euskadiko Udalen Elkartea organikoki Batzar Orokor batek egituratzen du. Batzar hori, gutxienez, urtean behin biltzen da. Bertan Elkartea osatzen duten Udal guztiak daude ordezkatuta, Alkatea bozeramaile dutelarik. Aldian aldiko hauteskunde-prozesutik sortutako Tokiko Udalbatzak zuzen eratu ostean, Batzar Orokorrak organo eragileak aukeratzen ditu, zeinak baitira Batzorde Eragilea eta hiru Lurralde Batzordeak (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa)

2016-2019 aldirako EUDELen gobernu organo berriak 2016/05/16an Elgoibarren (Gipuzkoa) egindako Batzar Orokorrean hautatu ziren (ikusi Batzarreari buruzko informazioa)

EUDELen gaur egungo Elkarteburua Getxoko alkate Imanol Landa Jauregi da, lehen Elkarteburuordea Irungo alkate Jose Antonio Santano Clavero da, eta bigarren Elkarteburuordea Errenteriako alkateordea Garazi Lopez de Etxezarreta Auzmendi da.

(2016-2019) EUDELeko Elkarteburua: Imanol Landa, Getxoko alkatea


Batzorde Eragilea

Batzorde Eragilea Elkarteburu batek, bi Elkarteburuordek eta hamabi kidek osatzen dute, eta bazkide titularrak ordezkatzeko baldintza bete beharko dute. Ikusi Estatutueko 17-21 artikuluak eta Araudiko 21-29. artikuluak

2016-2019 aldirako Batzorde eragile berria 2016/05/16an Elgoibarren (Gipuzkoa) egindako Batzar Orokorrean hautatu zen.

KarguaKidea
ElkarteburuaImanol Landa JauregiGetxoko alkatea
1. ElkarteburuordeaJose Antonio Santano ClaveroIrungo alkatea
2. ElkarteburuordeaGarazi Lopez de Etxezarreta AuzmendiErrenteriako alkateordea
BatzordekideaJosune Irabien MarigortaAmurrioko alkatea
BatzordekideaIbon Uribe ElorrietaGaldakaoko alkatea
BatzordekideaAger Izagirre LoroñoMungiako alkatea
BatzordekideaMª Natividad López de Munain AlzolaBurgeluko alkatea
BatzordekideaAitor Aldasoro IturbeBeasaingo alkatea
BatzordekideaAne Beitia ArriolaElgoibarko alkatea
BatzordekideaMikel Torres LorenzoPortugaleteko alkatea
BatzordekideaEneko Maioz GanboaOrexako alkatea
BatzordekideaIñigo Gaztelu BilbaoLarrabetzuko alkatea
BatzordekideaTxelo Auzmendi JimenezAsparrenako alkatea
BatzordekideaJose Luis Navarro DonaireAbadiñoko alkatea
BatzordekideaBorja Monje FriasMañuetako alkatea