Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

EUDEL

Euskadiko Udalen Elkartea - Asociación de Municipios Vascos (EUDEL)

Egitura

EUDEL Euskadiko Udalen Elkartea organikoki Batzar Orokor batek egituratzen du. Batzar hori, gutxienez, urtean behin biltzen da. Bertan Elkartea osatzen duten Udal guztiak daude ordezkatuta, Alkatea bozeramaile dutelarik. Aldian aldiko hauteskunde-prozesutik sortutako Tokiko Udalbatzak zuzen eratu ostean, Batzar Orokorrak organo eragileak aukeratzen ditu, zeinak baitira Batzorde Eragilea eta hiru Lurralde Batzordeak (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa)

2016-2019 aldirako EUDELen gobernu organo berriak 2016/05/16an Elgoibarren (Gipuzkoa) egindako Batzar Orokorrean hautatu ziren (ikusi Batzarreari buruzko informazioa)

EUDELen gaur egungo Elkarteburua Getxoko alkate Imanol Landa Jauregi da, lehen Elkarteburuordea Irungo alkate Jose Antonio Santano Clavero da, eta bigarren Elkarteburuordea Errenteriako alkateordea Garazi Lopez de Etxezarreta Auzmendi da.

(2016-2019) EUDELeko Elkarteburua: Imanol Landa, Getxoko alkatea