CEMR-k landu duen Manifestua, Europar Legebiltzarrerako 2019ko maiatzeko hauteskundeak direla eta.
Europako Tokiko eta Eskualdeko ordezkariek (CEMR), tartean EUDELeko Elkarteburua, Imanol Landa dagoelarik, Manifestu hori onartu dute, CCRE/CEMR-ren Zuzendaritza Batzordearen bileran, abenduaren 10 eta 11n, Ludwigsburg hirian (Alemania).
Dokumentu hori CEMR-k erabiliko du, xedea izanik Europa mailan udal eta eskualdeen ikuspegia sustatzea.
Dokumentu honekin, CEMR-ren asmoa da iritzi bateratua agertzea; izan ere, Kontseiluak uste osoa du tokiko gobernuen parte-hartzearen bitartez baino ez dela lortuko EB sendoago bat.
HARTU MANIFESTUA