Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Sailak

Atal honetan EUDELeko sailei buruzko informazioa irakur daiteke.


Berrikuntza, modernizazioa eta teknologia berriak

Laneko gaiak:

  • Antolakuntza eta prozedurak modernizatzea, tramitea arrazionalizatu eta sinpletzea
  • Udal gardentasunaren estrategiaren iraunkortasuna
  • Herritarrak artatzeko zerbitzu integralak hedatzea eta hobetzea
  • Udalek identifikatutako proiektu berritzaileak sustatzea
  • Teknologia berrien udal koordinaziorako batzordea: elkarregingarritasuna edo interoperabilitatea, administrazio elektronikoa, izapideen kudeatzaileak, gardentasunari buruzko atariak, etab

Tokiko Berrikuntza Agendek (2009-2013) egindako diagnostikoa eta izandako esperientziaren ondoren, EUDELek berrikuntzaren eremuan lanean jarraitzen du, euskal udalei prestakuntza eta laguntza zerbitzuen bitartez.

2014-2015 Jarduera Plan berriaren bidez, Tokiko Berrikuntza Agendak (TBA) bere ibilbideko seigarren urtea hasi du. Agendaren ardatza gure udalek zerbitzu publikoa eskaintzea da, herritarrengandik eta beren beharrizanetatik gertu, modu azkar, profesional eta eraginkorrean.

2014an berrikuntzaren ardatzak hurrengo hauek izango dira: kudeaketa aurreratua, sinpletze administratiboa, Teknologia Berriak, herritarren atentzioa eta gardentasuna.

Sarean egindako lanaren sinergiak eta lankidetzazko proiektuak aurrera egiteko formula onena dira.

* TBA esparru jakin batean egindako ekimena da eta EUDELek koordinatzen du eragileekin lankidetzan:

  • Eusko Jaurlaritza: Herri Administrazio eta Justizia Saila eta Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saila.
  • Foru Aldundiak.
  • Foru-sozietate teknologikoak

** Bere jarduera-plana udalen beharrizanetatik abiatuta diseinatu da, haiekin elkarrizketa zuzen eta estua edukita.

*** Haien programak EAEko beste herri-erakunde eta erakunde pribatuen jarduerekin batera egiten dira, esate baterako: HAEE/IVAP, Innobasque, Euskalit, Datuak Babesteko Euskal Agentzia eta Kzgune sarea.


Kargatzen Edukia kargatzen

Kargatzen Edukia kargatzen

Kargatzen Edukia kargatzen

Kargatzen Edukia kargatzen