Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Sailak

Atal honetan EUDELeko sailei buruzko informazioa irakur daiteke.


Hezkuntza, Gazteria, Kultura eta Kirolak


Sail honek Hezkuntzarekin, Gazteriarekin, Kulturarekin eta Kirolekin erlazionatutako gaiak jorratzen ditu.

Hezkuntzaren arloan, erakundeen arteko koordinazio eta kontsulta organoetan kolaboratu eta parte hartzen du (Euskadiko Eskola Kontseilua, Haurreskolak Partzuergoa), bai eta Hezkuntza jasotzeko eskubidea bermatzera bideratutako programamen betearazpenean ere.

Gazteriaren arloko ekintzen barruan, lurralde izaerako foroetan parte hartzen du, eta gazteria politiken betearazpena hedatu eta sustatzen du, gainerako erakundeekin koordinatuta eta beraiekin lankidetzan.

Kultur esparruan egindako ekintzen barruan, aipagarria da politika kulturala betearazi dela udalerrietan, politika horiek herritarrei hurbilarazteko eta beraietara sartzeko aukera emateko. Bereziki, Egileen Elkarte Nagusiarekin sinatutako hitzarmenari esker, udalek SGAEren errepertorioaren erabilera publikoa egin ahal izateko baimena arautzen da.

Kirol esparruan egindako ekintzetan, EUDELek udaletako kirol erakundeen kudeaketaren kalitatea hobetzeko egiten du lan.


Kargatzen Edukia kargatzen

Kargatzen Edukia kargatzen

Kargatzen Edukia kargatzen

Kargatzen Edukia kargatzen