Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Sailak

Atal honetan EUDELeko sailei buruzko informazioa irakur daiteke.


Bizikidetza eta Giza Eskubideak

‘Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 aldiko Bake eta Bizikidetza Plana’

Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 aldiko Bake eta Bizikidetza Planaren helburuen artean, herritarrek bakea eraikitzen parte-har dezatela sustatzea dago (zehazki, 14. ekimena). Aldi berean, planak ohartarazten du beharrezkoa dela, Eusko Legebiltzarrarekin batera, herritarren parte-hartzea eta gizartearen eta erakundeen arteko komunikazioa sustatzea bakeari eta bizikidetzari dagokionez (7. ekimena).

2013-2016ko Bake eta Bizikidetza Planean jasotako aginduetako bati jarraituz, 2014ko azaroaren 4an, Iñigo Urkullu lehendakariak  "Memoria Historikoaren arloko Lehentasunen Oinarri Programa 2015-2016" aurkeztu zuen. Programa horretan, gai honen inguruan Eusko Jaurlaritzak datozen urteetan bultzatuko dituen ekimenak ezartzen dira.

  • EUDEL-Udalerriak-Proposamena azaroaren 10eko Oroimenaren Eguna 04/11/2015. EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak gutuna bidali du udal guztietara. Gutunean, jarraian datorren oinarrizko proposamena egin da, azaroaren 10eko Oroimenaren Egunari dagokiona.
  • GOGORA. Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua’

2014ko azaroaren 27an, Eusko Legebiltzarrak Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzeko Legea onartu zuen. Lege testuaren Linka

Eusko Jaurlaritzak, Gogora jarri zuen abian, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua. Institutuaren egoitza Bilbon dago, Euskadiko Artxibategi Historikoaren eraikinean (María Díaz de Haro, 3 zk.).

Memoriari buruz duen ikusmoldea integrala eta integratzailea da. Giza eskubideen urratzeak direla-eta euskal gizarteak azken mendean zehar jasan dituen prozesu traumatiko guztiak hartzen ditu barruan: besteak beste, Gerra Zibila eta diktadura frankista. Eusko Jaurlaritzaren memoriari buruzko politika publikoa diseinatzeaz eta sustatzeaz arduratuko den erakundea da Memoriaren Institutua, eta horregatik, proiektu estrategikoa da memoria historikoaren arloan.

* Proiektu nabariak:

  • Kudeaketa (oraintsuko memoria):  Udal Memoriak. Udal-mailako eremuan memoriari buruzko politika bultzatzea
  • Gizartearen parte-hartzea. MEMORIAREN PLAZA

Kargatzen Edukia kargatzen

Kargatzen Edukia kargatzen

Kargatzen Edukia kargatzen