Esp | Eus
Sarea 2013ko urtarrilaren 30ean eratu zen, eta gaur egun orotariko tamainako 31 udalek (txiki, handi eta ertainek) eta Txorierriko Mankomunitateak osatzen dute.

32 udal eta Txorierriko mankomunitatea

  • 10.000 biztanletik beherakoak: Abanto-Zierbena, Alonsotegi, Bakio, Balmaseda, Derio, Elorrio, Etxebarri, Güeñes, Laguardia, Ugao-Miraballes, Zalla eta Zamudio
  • 10.000 eta 50.000 biztanle artekoak:Amurrio, Andoain, Arrigorriaga, Basauri, Bermeo, Elgoibar, Ermua, Eibar, Galdakao, Hernani, Hondarribi, Leioa, Mungia, Portugalete eta Santurtzi
  • 50.000 biztanletik gorakoak Barakaldo, Bilbo, Getxo, Irun, y Vitoria-Gasteiz

2012-2014rako lan-ildoak: udal esperientzien berri ematea, ekiteko estrategia diseinatzea ("ibilbide-orria") eta udal gardentasuna kudeatzeko eredua ("aginte-koadroa"), Gardentasunari buruzko Legean obligazio eta epe berrietatik abiatuta.

2014-2015 Fase Berria: lan-proposamen berria prestatzen ari da (gardentasunari buruzko atariak, plantilla eta dokumentu estandarrak, informazio eta datu berrerabilgarriak edukitzeko eskubidea, etab.).

Emaitzak

Gardentasunaren aldeko Euskadiko Udalen Sareak garatutako lanaren ondorioz, udal Gardentasuna hobetzeko xedez aholkularitza eta orientaziorako bi dokumentu egin dira.


  1. ARGITALPEN BERRIA: "Udal Gardentasuna abian jarri eta kudeatzeko gida": Gardentasunari buruzko estrategia zehaztu ondoren, udalak burutu beharreko ekintza zehatzen arabera egituratzen da gida.
    • Udal gardentasuna abian jartzea, gardenak izaten hasteko
    • Udal gardentasuna eta haren iraunkortasuna kudeatzea, gardentasunari lotutako estrategiari eusteko
  2. “80 Praktika On udal gardena lortzeko”*Berria Euskadiko eta Estatuko udal erakundeetan garatutako gardentasun-adibide arrakastatsuak biltzen ditu.
  3. “Gardentasuneranzko Ibilbide Orria: Udal gardenagoa eraikitzeko estrategia eta tresnak”: herritarrentzako inkesta-eredua, autoebaluaziorako eredua, lehentasunezko adierazleak eta ekonomia-finantzari buruzko informazioa era ulergarrian emateko gomendioak.

Sarearen helburuak: udalei ezagutzak, praktika onak eta estrategiak partekatzeko topagune bat eskaintzea; metodologiak, baliabideak eta materialak ematea; tokiko gobernu eta administrazioetan Gardentasuna bultzatzen laguntzea.