Esp | Eus

HAZ SAREA Herritarren Arretarako Zerbitzuak


2012ko maiatzean Eudelek 'HAZ' Sarea sortu zuen, herritarren arretarako zerbitzuak berriro diseinatu eta garatzen interesa duten udalak biltzen dituen foroa, zerbitzua eskaintzeko helburu argiaz, sarbidea, komunikazioa eta administrazio lokalarekin erlazioa modu erosoan errazteko.

Esparrua: Sarea "Euskadiko udaletarako berrikuntza-diagnostikoan" (2012) eta TBA-Tokiko Berrikuntza Agentzietan (2009-2014) udalek aurkitutako beharrizanetik sortu zen. Bere helburua bikoitza da: HAZ duten udalen biltoki bihurtzea eta aipatutako zerbitzuak ezarri nahi dituzten beste udaletarako ikasteko erreferente izatea.

Bere helburua bikoitza da: HAZ duten udalen biltoki bihurtzea eta aipatutako zerbitzuak ezarri nahi dituzten beste udaletarako ikasteko erreferente izatea.

'Lagundutako Trebakuntza HAZ Plana':

5.000 biztanletik gorako Udalerri Euskaldun guztiek HAZ izaten laguntzea du helburu, bakoitzaren udaleko zerbitzuetara heltzeko.

HAZen SAREAren oinarrizko fitxa

Sorrera-data: Sarea 2012ko maiatzean sortu eta urrian Udalen arteko Trukerako eta Ikasteko lehenengo Bilgunea egin zen, parte hartzen duten udalen esperientziak eta praktika onak aztertzeko.

Xedea: udalen eta mankomunitateen artean elkartrukatu, alderatu eta ikasteko esparrua eratzea, Herritarren Arretarako Zerbitzuari (HAZ, Herritarrak Informatzeko Bulegoa, Herritarren Arretarako Bulegoa...) dagokionez. Udalei aholkularitza ematea eta jarraipena egitea zerbitzua abian jartzean. Herritarren Arretarako Zerbitzu bat ireki duten udalen esperientzia eta praktika onen berri ematea.

Eginkizuna:

  • Udalen arteko kontaktuak eta komunikatzeko bideak irekitzea
  • Udalen praktika on eta esperientzien berri elkarri ematea
  • Elkarlanean ikastea, aholkua ematea eta egin beharreko bidean laguntzea
  • Udalen arteko proiektu pilotuak eta sinergiak sustatzea

Sareko kideak

2014: 22 udal

Andoain, Arrasate, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Beasain, Bermeo, Bilbo, Deba, Donostia, Durango, Eibar, Elgoibar, Ermua, Getxo, Hondarribia, Irun, Legazpi, Portugalete, Urnieta, Vitoria-Gasteiz, Zalla.